Zuntzak aurrera pausu handia ekarri digu. Mugarik gabeko materiala da

06.05.14
Ekonomi Sustapena

Ivan Garcia ECI-Telecom enpresaren salmenta burua da Espainia eta Portugalerako. Ivanek zuntz-optikoko aplikazioez osasun edo zerbitzu sozio-sanitarioen alorrean eta etxebizitzan edo ‘smart home’ deritzanean hitz egin digu. Eremu horretan sistema sozio-sanitarioan eta informazio edo komunikazio teknologien artean dauden sinergia eta indar batzeaz hitz egin digu. Egungo internete gure gizartean duen tamaina eta garrantziaz. Horretan zuntz-optikoak kobreko hariak baino aukera gehiago ematen digu, aurreratuago eta hobea baita. Zuntzak aurrera pausu handia ekarrik digu. Mugarik gabeko materiala da, infinitura eta haratago iritsi daitekeena. Teknologikoki aukerak asko dira eta horretarako banda zabalera handia beharko dugu, azkarrago, fidagrriago, eraginkorrago eta hazgarria delako.

Zuntzak atal sozio-sanitarioarekin duen harreman, ondoko gauzetan oinarritzen da.

  • Biztanleria gero eta edadetuago gara, horren osasun ataleko gastua etengabe hastea dakarrela. Aldiz, diru-sarrerak gero eta urriagoak dira aktiboak ere geri eta gutxiago baikara. Konpondu gabeko gakoa.
  • Harremana eta lotura garrantzitsua da, jasangarritasuna dakarrelako, baina, ezin ahantzi beste hainbat elementu: egun sare sozialak erabiltzen ari garenak, hemendik hamar urtera are ohituago egonen gara teknologia berriekiko, eta abar… Hori horrela egungo eredua garatu egin beharko da. Eredua hazgarria eta malgua izan beharko, modu oso azkarrean hasi dadin, eraginkorrago izan eta bakoitzari egokitutako konponbideak esakintzeko modukoa. Aldaketa hori IKTetan oinarriturik egin ahal izango dugu eta horretan lagungarri izango zaizkigu ondorengo aplikazioak:
    • Urrutiko kontsultak ahal diren kasuetan, tele kontsultak, telefonoz edo bideo konferentziaz.
    • Urrutik egindako jarraipen edo monitorizazioa.
    • Tele asistentzia.

Zerbitzu guzti horiek aproposak dira mugikortasun gutxi duten pertsonentzat eta norberari eta bere beharrei egokigarri izanik. Kalitatezko zerbitzuak dira eta horiek gero eta denbora gehiago dedikatu ahal izango zaie. Eguneko hogeita lau egunetan erabilgarri izanen ditugu. Horrez gain, Big Data deritzanera iristea ahalbidetzen dute eta, horren, arabera estatistikak atera daitezke.

Konektibitateak aukera anitz eta mugarik gabekoak eskaintzen dizkigu. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek birtualki bidaiatu ditzakete. Kolektibo horiek beren sare sozialak izatea posible izanik.

Jarraian, ECI Telecom enpresaren Iván García Arango hizlariaren soinua MP3 formatuan eta bere txostena PDF formatuan.



Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena