Aitor Pérez: Gizarte ongizate Estatuaren eredua birdefinitzeko unean gaude

06.05.14
Ekonomi Sustapena

Gerokon-Gerontology Consulting enpresako gerenteak,  Aitor Pérez Artetxek, Ermuko IX. Toki-garapeneko jardunaldien bigarren eguneko hitzaldiak ireki ditu gaur goizean. Gaurkoan sektore sozio sanitarioaren aukerak aztertzen dihardu, gizarte berrikuntzan eta ekonomiaren dibertsifikazioaren testuinguruan.

Aitor Pérez Artetxe gizarte hezitzailea da, Hexzkuntza sozialean eta MBA graduondoko ikastaroa duena. Bizkaiko Gurutze Gorrian lan egin du eta ADIR, irisgarritasun zuzeneko, kudeatzaile izan da, ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzat Horizon proiektu europarrean  parte hartu du, Bizgorre S.M. enplegu zentro berezian. 2000. urtean beste bazkide batekin aholkularitza berezitua eskaintzen duen Gerokon Marketing Gerontologiko S.M. eratu zuen, zahartzaroari buruz erakundeak eta gobernu edo administrazioei aholkatzeko.

Aitorrek bere hizketaldian, Gizarte ongizate Estatuaren eredua birdefinitzeko unean gaudela esan du, hiru oinarri aitatuz.

  • Berrikuntza soziala: lurraldean ematen diren aldaketa sozialak. Eredu juridikoa ez du determinantea izan behar; irabaz asmorik gabekoa edo bestelakoak.
  • Eszenatoki berria gizarte berrikuntzan: krisialditik ateratzeko eredua ez dago garbi. Aurrekoetan  ziklikoki sartu bezala irteten ginen, paradigma berberera itzuliz. Biztanleria zahartzen ari da.
  • Krisialdiak jada osasuna eta pentsioak ukitu ditu et horietan eragina izango da. Akaso eta behar bada, hezkuntzari ez dio horrenbeste eragingo gero eta ume gutxiago baitauzkagu. Gizarte zerbitzuak pobrezia eta dependentzia legeekin eta horrek suposatzen duen kudeaketarekin ados agertzen dira, ezinbestean. Gizartea eta aparailu bera ez daude prest aldaketa horiekiko.

Gune sozio-sanitarioa: esku-hartzea konplexua da, hiru administrazio tartean baitira eta ez dago argi horien arteko hierarkiak. Dependentzia egoera batera apurka edo bat-batean iritsi gaitezke, egoera horretara eramango gaituen gaixotasunaren arabera. Dependentziaren bat duten %97 pertsona beren etxebizitzetan daude. Gizarteak duen erronka merkatu horretan estatuen duten zeregina da. Behar bada zeregin hori gizarte zibilaren eta hain zuzen familiaren gain geratu daiteke. Beste eredu sanitarioa: prebentzioa, hain banako ordainketa, IKT ak eta abar… Norbanakoak bere osasunaz arduratzea eta lerro teknologikoa (protesi teknologikoak, robotak, eta abar…) Osasunerako APPak.

Multinazional guztiak guda honetan eta erronka horri erantzun nahian dabiltza, negozioa egon badagoelako, bai merkatu pribatuan nahiz etxebizitzen mantenu alorrean. Jada, etxean laguntzeko zerbitzuak, teleasistentzia publiko eta pribatuak eta kateringekoak ditugu. Eta, hortik at, egoitzetako egonaldiak.

Jarrain Carlos Totorika alkatearen hitzarmena eta Aitor Pérez Artetxe hizlariaren hitzarmena eskaintzen ditugu MP3 formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat