Teleskopioa: kosmosera bidaiatzeko tresna

06.05.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko 9. astea aurrera doa eta bide erdia beteko du biharko egunean. Biharko asteazkenean, edizio bakoitzean egin legez, ikasleak hedapen eta ezagutza jarduera erakargarri eta praktikoak izaten dituzte. Aurtengoan ere, berdin izango da eta gazteek parte hartu eta astronomiari hurbilpena egin nahiz kosmosa behatu ahal izango dute. Erakargarritasun bikoitza du jarduerak, kosmosera hurbiltzea eta bi ermuarren eskutik egitea, Julio Corredera eta Roberto Aceña unibertsoaz maitemindutako bi herrikide baititugu. Biak dira, I.Zar-T (Telescopio) enpresaren sustatzaileak. Aukera paregabea ikasi eta ondo pasatzeko herriko ikasle nahiz ikastetxeentzat.

Toki-garapeneko astearen barne gazteriak eta ikasleak urtero hedapen eta ezagutza jarduera erakargarri eta praktikoak izaten dituzte. Aurtengoan ere, berdin izango da eta gazteek parte hartu eta astronomiari hurbilpena egin nahiz kosmosa ikusi ahal izango dute. Zientziara hurbiltzeko egun hori maiatzaren 7ko asteazkenean izango da. Bi saio edo tailer praktiko izango ditugu astronomia eta kosmosaren behaketari hurbiltzeko. Ekintzari jarri zaion izenburua “Teleskopioa, kosmoserako bidaia eta I.Zar-T (Telescopio) enpresaren eskutik Izarran egingo da. Hori horrela, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera 12 urtetik 18ra bitarteko ikasleek eguzkia behatu ahal izango dute. Bigarren saioa egunez ezik gauez egin ahal izango, gaueko 10etatik aurrera, zeru eta izarrak ikusi ahal izateko. Hori bai, eguraldia lagun izaten badugu, eta egun urdin argi eta hodeirik gabekoa bada, estalita badago, ezinezkoa izango baita. Gaueko saioan ilargiaren ilgora, Jupiter eta Marte planetak eta zeruko beste hainbat objektu ikusi ahal izango da.

Jarduera edo saioetan parte hartzea nahi duten pertsonek bi aukera dituzte izena emateko; bata, liburutegira joan eta bertan izena ematea eta, bestea, e-postako mezua bidaltzea mjgarrido@udalermua.net postontzira edo 943179151 telefonora deitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat