‘Smart Cities’ak, Toki-garapen Asteko azken aurreko eguneko ardatz izango

07.05.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen Asteak aurrerantz egingo dute, azken txanpan sartu aurretik. Maiatzaren 8ko ostegunean ardatz eta gai nagusia ‘Smart cities’ deritzan kontzeptua –hiri aurreratuak, etorkizunerako prestatuak eta oinarri teknologiko sendodunak-. Egunari hasiera emango dio herriko alkate Totorikak, eguneko aurkezpenen testuinguru eta hizlariak aurkezteko. Jarraian, Igor Calzada jaunaren txanda izango da. Bere doktoretza duen Mondragon Unibertsitateko irakasle eta hirien etorkizuna aztertzen duen Oxford Unibertsitateko ikerlaria da, Ikerbasqueko eta InSIS & COMPASeko kidea. Calzadak oro har ‘smart cities’ hitz egingo digu, Euskal Hiria definitzeko xedez kosmo ikuspen kontzeptutik abiatuta garatzen ari den ikerketa proiektuan erreparatuz, bereziki.

Atsedenaldiaren ondoren, Ana Aizpuruari emango zaio hitza, Donostia Sustapen entitateko teknikaria, zeinak diseinatzen ari diren etorkizuneko Donostiaren proiektuari hurbilpena egingo digun. Fomento Donostia STEEP proiektu europarra gauzatzen ari da, Smart Donostia Plana eta Urumea ibaiaren ibarrerako Plana prestatzeko helburuaz. Lan horretan eta hiriaren etorkizunaren inguruan hainbat galdera eta kezka ematen dira: zein konponbide teknologiko aplikatu, hiriaren bizigarritasuna, eta abar… Horiek guztiak erantzuten saiatuko da Ana.

Eguerdian, hitza izango du Sergio Sernak, Innpulso Sareko Berrikuntza zuzendariak eta Ofyde taldearen bazkide eta merkatu-zuzendariak. Sernak ‘smart cities’ en liburu zuria idatzi duen autoreetako bat da, lan horretan lurralde eta hiri adimentsu eta jasangarrien aldeko aldarrikapena egiten du. Aipatu liburu zuriak, ideiak transmititzeko xedea du, udalerria kudeatzen duten arduradunek eredu berri eraginkor eta jasangarrira jausi egiteko beharra aintzat har ditzaten. Hori bai, eredua eraikitzeko udalerri bakoitzaren kasuistika eta berezitasunei egokituz gero, jakina.

Egunari amaiera emateko, entzun eta esandakoaren inguruan mahai-ingurua egingo da bertaratutakoekin bat. Moderatzaile lana, Toki-garapen Alorreko eta langileriako arduradun Rosalía Herrera zuzendariak beteko du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat