Ana Aizpuruak Donostia Sustapenaren esperientzia eta lan ildoak azaldu dizkigu

08.05.14
Ekonomi Sustapena

Atsedenaldiaren ondoren, Donostia Sustapen entitateko Ana Aizpurua teknikariaren aurkezpenaz jarraitu dute aurrera hitzaldiek. Aizpurua Ermuan izan dugu gaur sozietateko Euken Sense zuzendariaren ordez, bigarren horrek ezusteko eta azken orduko bidaiagatik ezin izan baita gure artean egon. Aizpuruak Sustapen eta Garatze Agentziak lantzen dituen lan ildoak eta edukiak azaldu dizkigu, hiriko udalak horretan arduratzen den alor espezifikorik ez duelako. Donostiako Sustapena, SA udal-elkarte publikoa da. Hiriko ekonomia eta gizartea sutatzea eta garatzea ditu helburu, ezagutzen sorkuntza eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen kudeaketa oinarri hartuta. Horietan guztietan, iraungarritasun-irizpideei jarraitzen die.

Sozietatearen xede da hiriko gizarte- eta ekonomia-eredua aldatzeko prozesua bideratzea. Horretarako, azaleratzen ari diren arloen garapena sustatzen dihardu, udal-klusterizazioa indartuz eta enpresa-ehunari aipatutako aldaketa-prozesua burutzen lagunduz. Teknologia eta ikerketa-zentroen eta ezagutza-sorkuntzaren esparruko eragilerik garrantzitsuenen partaidetza errazten eta bultzatzen saiatuz, ekoizpen-berrikuntzan aurrera egiteko. Antolamendu bateratuaren bidez, ekonomia-iraunkortasuna ezaugarri duten proiektuak abiarazi eta sortutako ezagutzak bideratu eta hedatzeko.

Teknikariak azaldu digunez hamabost urte daramatzate lanean eta Europako hiri eta enpresekin elkarlanean eremu horretarako proiektuak lantzen dituzte. Gaur egun jarraitzen dituen estrategiaren jatorria 2007. urtea da eta lau sektoretan zentratzen da: ikus-entzunezko digitaletan, energian, laguntza eskaintzeko konponbideetan eta elikagaietan. Beraien helburua proiektu berritzaileak laguntzea eta garatzen jarraitzen ideia nahiz ahalegin ekonomikoak uztartzen dituzten ideiak bilatzea dira. Donostian hainbat proiektu dituzte abian, horren oinarriak lidergoa, estrategia eta ekintza plan koordinatuak direlarik. Smart Donostia Plana –Alde Zaharreko kale Nagusia- eta Urumea ibaiaren ibarrerako Planaren inguruko datuak aurkeztu ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena