Ekintzaileen benetako esperientziak ezagutuz, amaiera emango aurtengo Toki Garapen Asteari

08.05.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen jardunaldien IX. edizioak bereak eman du. Aste bizi eta interesgarria izan da. Baina biharkoan –maiatzaren 9an- azken txanpa emango du. Eguna ekintzaile jardunari dedikatuko diogu, enpresa iturri baita. Aurtengoan alor horretako figura edo coaching ospetsu eta ezagunak ekarri ordez, hitza ekintzaile gazteei, proiektu profesional berriekin hasten daudenei hitza emango diegu. Beren esperientzia eta prozesuaren berri eman diezaguten.

Egunaren testuingurua Totorika alkateak landu eta aurkeztuko du. Ondoren hainbat ekintzailek beren benetako esperientzien berri emango digute, dituzten beharrak eta lortutako gauzak mahai gainean jarriz. Oro har, beren iritzia emango digute, gure gizarteko sistema sozial eta ekonomikoak ekintzaile gehiago izatea desio eta eskatzen badu ere, garatzen ditugun politika eta baliabideak behar bada ez dira ideia eta proiektuak dituzten pertsonentzat egoki edo eraginkor.

Eibarko SER kateak zuzeneko programa egingo du Izarra Centre eraikinetik 12:15tik 14:00ra bitartean

Jardunaldiei amaiera emateko ekitaldi edo egitarauak, gai eta testigantzak beren berez duten interesaz gain, beste osagai erakargarri bat izanen du, goizak emango duenaren zati bat zuzenean jarraitu eta uhinen bidez entzun ahal izango dugu Eibarko SER katearen (104 Mhz) bitartez. Juan Manuel Cano kazetari ermuarra eta irratiko taldea Izarra Centre eraikinean mintzaleku eta tokia izango du, esaten dena zabaltzen laguntzeko eta ekintzaile gazteekin zuzeneko harremana edukitzeko. Herriko eragile eta ordezkariek elkarrizketatuko, mahai ingurua bideratuko eta, nola ez, sorpresa bat edo beste. Eguerdiko hamabiak eta hogei minututik arratsaldeko ordu bitartera hurbileko irratsaioa zuzenean. Ez ezazu galdu!

Eztabaida eta mahai inguruaren ondoren Izarra fundazioko zuzendariak ekintza plan zehatza aurkeztuko du eta, erakundeak ekintzaile, langabezian dauden gazte eta enpresentzat dituzten laguntzak ezagutzera emango digu.

Amaitzeko, alkateak beste urte batez, ‘Juan Torres’ lehiaketako sariak banatuko die irabazleari.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena