Hitzetatik egintzetara

09.05.14
Erakundea

Ermuko Udabaltzarrak Gipuzkoako Uren Partzuergoan onartzeko eskaera hasierako izaeraz onestea, aipaturiko partzuergoak Ermuko udalerrian uraren ziklo osoaren kudeaketa bere gain har dezan. Eta Ur Partzuergoaren Estatutuak osorik hasierako izaeraz onetsi ditu eta herrian zerbitzu hori azken hogeita lau urteetan prestatu duenaz -Aquarberen artean- (lehenago Aquagest zena eta jatorrian Ansa) zuen kontratua administratiboa baliogabetzea ere onetsiz. Hori guztia erabaki zen asteazken iluntzean, -maiatzaren 7an- Udalbatzarraren ohiko bilkura jendetsuan. Udalaetxera eta aretora ehun bat herritar bertaratu eta egon ziren uraren prezioan ezarritako tarifa-sistema berriak suposatzen dituen aldaketak herritarrengan sortutako interesak eraginda. Gai horren inguruan Ermuarrek beraien desadostasuna agertu dute, 2014 urteko lehen ordainagirian tarifa berriak aplikatu direnetik.

Horrekin lotuta aztertutako gaien artean ondorengoak zeuden: PSE-EE/PSOE eta PPk osatutako gobernuko taldeak aurkeztutako mozio bat; BILDU, EAU/PNV eta EA/IU alderdiek elkarrekin aurkeztutako beste mozio bat; ura, estolderia eta saneamenduaren inguruko ordenantza fiskalen aldaketa (prezioak Gipuzkoako Uren Partzuergoak dituen prezioen parera jaisteko), eta partzuergo horren estatutuen onespena, Ermuko Udala bertan sartzeko eskatu aurretik bete beharreko izapide legez.

Tarifikazio sistemaren aldaketak denborak sozialki ez justua zela erakutsi duen, kosteari denon artean solidarioki eustea eta kontsumo arduratsua bilatzen bagenuen ere, hainbatentzat ordainagiria igo egin da eta akats hori aintzat hartu eta konpondu nahi dugu

Alkateak ondorengoa aitortuz ireki zuen saioa: “uraren prezioan ezarritako tarifa-sistema berriaren asmoa denborarekin sozialki bidegabea dela agertu den irizpide bat zuzentzea zen, ura edukitzearen kostua abonatu guztion artean solidarioki mantendu behar genuelako, eta uraren kultura berri bat bultzatzea, baliabide natural honen zentzuzko gestioan oinarritutakoa, kontsumo arduratsua eta uraren erabilera eraginkorra suspertzeko; baina erabiltzaile kopuru handi baten uraren ordainagiriaren kostua areagotu egin dela gertatu da, eta orain guk aitortu eta zuzendu egin nahi dugu akats hori, gure asmoa eta nahia ez delako inola ere dirua biltzea”.

Halaber, alkateak honakoa adierazi zuen: “azken egunotan herritarrek agertu duten erreakzioa ulergarria da, guztiz legitimoa, arrazoizkoa eta errespetagarria sistema demokratiko batean, bereziki egungo garaietan, familia askok, eremu pertsonal zein kolektiboan, krisialdi ekonomi honetan ziurgabetasun handiz eta gizartetik baztertuak izateko arriskuz bizi direnean”.

Eta herritarren eskaera honi jaramon egin eta aukera emateko, eta arrazoizko irtenbide bat eskaintzeko hain zuzen ere, gobernuko taldeak mozio bat aurkeztu zuen apirilaren 4an, ura kobratzeko eredu berria bakoitzaren egiazko kontsumoen araberakoa izatea, Ermuko uraren prezioa Gipuzkoako Uren Partzuergoak duen berbera izatea eta horretarako Partzuergo horren kide izatea planteatuz.

Diru gehiago biltzeko asmorik ez dugu inoiz izan. Hori ez zen helburua

Helburu generiko horiek zehaztu ahal izateko, txosten teknikoa eskatu zitzaion udal Idazkariari mozioan azaldutako borondate politikoa gauzatzeko moduari buruz. Azkenean, BILDU (1), EAJ/PNV (2) eta EA/IU (1) alderdiak kontra agertu baziren ere, mozioa onetsi egin zen PSE-EE/PSOE (7) eta PP(4)ren aldeko botoekin.

Gaiaren garrantzia eta interesarengatik, jarraian jasotzen da bilkura horretan hartutako erabakiaren testu osoa:

  1. Ermuko Udala Gipuzkoako Uren Partzuergoan onartzeko eskaera hasierako izaeraz onestea, aipaturiko partzuergoak Ermuko udalerrian uraren ziklo osoaren kudeaketa bere gain har dezan. Kudeaketa horren baitan izango dira uraren hornikuntza eta saneamenduaren sare eta azpiegituren alta eta bajen gestioa eta horiei dagozkien zerbitzuak, baldintza egokietan eta indarrean dagoen araudiaren arabera ematea, bai eta hori guztia mantendu eta ustiatze aldera egin beharreko inbertsioak egitea.
  2. Ondorioz hasierako izaeraz onesten dira, osorik eta erabateko onarpenez, Gipuzkoako Uren Partzuergoaren Estatutuak, bai eta ere Gipuzkoako Uren Partzuergoaren Uraren Ziklo Osoaren Zerbitzua arautzen duen Ordenantza eta bere tarifak, zeina Ermuko Udalak bere egiten duen bere arauen ordenamenduan txertatuz.
  3. Aipaturiko erabakiak betetze aldera Ermuko Udalak Gipuzkoako Uren Partzuergoaren esku utziko ditu emakida, ur-emarien aprobetxamendua, azterketak  proiektuak, sare eta instalazioak eta partzuergoak eman beharreko zerbitzuari lotutako beste baliabide guztiak.
  4. Halaber, indarrean dagoen legeriaren arabera, hasierako izaeraz onesten da partzuergoko zerbitzu eta helburuei atxikitako aginte, eskuduntza, esleipen, ahalmen, eskubide eta betebehar guztiak Gipuzkoako Uren Partzuergoaren esku lagatzea.
    • Zehazki, Gipuzkoako Uren Partzuergoaren esku uzten dira uraren ziklo osoaren tasak kudeatzea, likidazioa eta diru-bilketa egitea, eta hiri-hondakin solidoei dagokiena ere bai, geroago kudeaketa hori hirugarren erakunde bati esleitzen bazaio izan ezik
  5. Ondoren aipatzen diren korporazio-kideak izendatzea Gipuzkoako Uren Partzuergoaren Batzordean Ermuko Udalaren ordezkari jarduteko:
    1. Titularra: José Luis Clemente Albiz
    2. Ordezkoa: Fernando Lecumberri Gaisán
    • Ordezko izendatutako korporazio-kideak titular izendatutako pertsonak bere kargua galtzen duenean, ez dagoenean edo gaixorik dagoenean jardungo du.
    • Ekonomia eta azkartasun arrazoiengatik, Gipuzkoako Uren Partzuergoko gobernu-organoetan parte hartzeari dagokionez, Ermuko udalaren egoitza ezartzen da bilkuretako deialdiak eta eguneko gai-zerrendak jakinarazteko helbidetzat, horretarako Partzuergoaren zuzendaritzari jakitera emango zaion helbide elektronikoaren bitartez.
    • Alkatetzako idazkaria arduratuko da bilkuretako deialdiak eta eguneko gai zerrendak Gipuzkoako Uren Partzuergoan Ermuko Udalaren ordezkari den pertsonari helarazteaz.
  6. Bai lurzoru urbanizagarrian edo, hala denean, hiri-lurzoruan urbanizazio-proiektuak onetsi aurretik eta, edozein kasutan, eraikuntza-lizentziak eman aurretik, Udal Teknika Alorreko teknikariek txosten teknikoa eskatuko diote Gipuzkoako Uren Partzuergoari, nahiz eta loteslea izango ez den.
    • Ondorioz, erabaki hau hartu eta ondorengo lau hilabeteen buruan Udal Teknika Alorrak xedapen honek ukitzen dituen prozedura administratiboak berrikusi eta, behar denean, egokitu egingo ditu, aipatutako txostenaren eskaria kasuan kasuko prozeduretan txertatzeko.
  7. Aipaturiko erabakiok jendaurrean erakustea, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar egunez interesdunek beraien eskubideak defendatzeko nahi dituzten alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dezaten. Halaber udal web orrian eta egunkarietan ere argitaratuko dira iragarkiak.
  8. Erakustaldi publikoaren epean alegazio edo erreklamaziorik aurkez ez baledi, hasierako izaeraz onetsitako erabakiok behin betiko onetsitzat edukiko lirateke, Udalbatzarrak espresuki hartutako beste erabaki baten beharrik gabe.
  9. Ermuko Udala eta AQUARBEren artean (AQUAGESTen ondorengoa, xurgapenez, eta azken hori jatorrizko ANSA enpresa xurgatu zuena aldi berean) 1990eko urtarrilaren 17an sinatutako kontratu administratiboa baliogabetzeko erabakia onestea, hala ezartzen baita kontratu horren bederatzigarren klausulako bigarren paragrafoan, interes orokorra defendatu beharraren printzipioa aplikatu behar delako, eta une zehatz honetan Ermuko Udala Gipuzkoako Uren Partzuergoan txertatuz gauzatu behar da, uraren kudeaketa osoa egitea duelako bere helburuen artean, uraren hornidura eta saneamendua, altan zein bajan kudeatzea barne.
    • Aipaturiko kontratuaren bederatzigarren klausulako hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, AQUARBE enpresari honako erabakia jakinarazi eta biharamunetik aurrera sei hilabeteko derrigorrezko luzapena emango zaio aipaturiko enpresari.
    • Halaber, kontratu beraren bederatzigarren klausulako laugarren paragrafoan ezarritakoari jarraituz, kontratua interes orokorra defendatzeko arrazoiarengatik baliogabetzeak ez dio esleipendunari kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik ematen kontratua baliogabetzeagatik.

Helburu bera izanik ere, aurrez aurre zeuden jarrera bi: gobernu taldeak bakarrik bozkatu zuen bere mozioaren alde, oposizioaren kontra agertuz. Oposizioko hiru taldeek gauza bera egin zutelarik, bereari bai eta besteenari ez

Ura, estolderia eta saneamenduaren inguruko ordenantza fiskalen aldaketa (prezioak Gipuzkoako Uren Partzuergoak dituen prezioen parera jaisteko) eta Ermuko Udala Partzuergoan sartzeko eskatu aurretik bete beharreko izapide legez, partzuergo horren estatutuen onespena, udal talde politiko guztiek aho batez onartu zituzte.

Bestalde, BILDU, EAJ/PNV eta EA/IU alderdiek aurkeztutako mozioa ezetsi egin zen, PSE-EE/PSOE eta PPren botoekin.

Orain bilkura horretan hartutako erabakien izapide administratiboei ekingo zaie, alegia, iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabakia hilabetez jendaurrean jartzea… Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkez ez baledi, behin betiko onetsitzat edukiko lirateke erabakiok, eta aipatutako aldizkari ofizialean argitaratuko dira eraginkortasun juridiko osoz indarrean sar daitezen.

Xedapen hauek guztiak betetzeko aurreikusten den epea hiru hilabetekoa da, alegia, hurrengo uztailaren erdialdea eta abuztuaren hasiera artean.

Jarraian web honen Osoko Bilkuretako akten informazioa jasotzen dugu eta bilkuraren Eguneko Gai Zerrenda -PDF formatuan-, hartutako erabakien zerrenda eta transkripzioa, kasu bakoitzean emaniko botoak, eta MP3 formatuan jasotako audioa jasotzen dituen koadroa uzten dizuegu. Bilkuraren akta oraindik ez dago elebitan, baina atal honetan erantsiko da prest dagoen unean bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena