Babblink e Intelligent Delivery proiektuak, Juan Torres enpresa berritzaileen lehiaketaren sariak

09.05.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen Jardunaldien IX. edizioari amaiera eman zaion ‘Juan Torres’ enpresa proiektu berritzaileen lehiaketako sari banaketarekin. Ekitaldia Izarra Centre eraikinean egin da, gaur eguerdian. Sariak banatzeko ekitaldian herriko gazte ugariren urrean egin da hainbat ikastetxeetako ordezkari eta irakasleek ere izan direlarik. Ikastetxeen artean, IES-Uni Eibar Ermua egon da, bere zuzendari eta Karmelo Oyarzabal irakaslearekin batera, zeini aintzat hartu eta eskertu zaion Urrats Bat programan egiten duen lana eta horretan jartzen duen gogo eta inplikazioa. Bertatik gazteei laguntzen baitie proiektua aurkeztu, laguntzak jaso eta bideratu ditzaten.

Enpresa proiektu saridunak ondorengoak dira:

Lehena, ‘Babblink’ izena duenarentzat, zeina Lara Tubilla neska gazteak aurkeztu duen. Hizkuntza anitz ikasi ahal izateko sare sozialean datza, zeina streamingean oinarritzen den. Erabiltzaileek hizkuntzak zuzen eta modu erosoan ikasi eta praktikatu ahal izango dituzte, munduko edozein lekutan egonik ere. Ikasi, hobetu eta mintzapraktikarako aukera izanen da, herrialde bakoitzeko jatorrizko hiztunekin. Xede nagusia hizkuntza praktikatu ahal izatea da, elkarrizketan hitz jarioa lortu ahal izateko.

Saria, 10.464 eurotan baloratuta dago. Kopuru horretatik 6.000 euro bueltatu beharrik gabeko fondoa izanik eta gainerakoa Izarra Centren azpiegiturak alokatzeagatiko hobari gisa.

Bigarren saria, ''Intelligent Delivery'', izeneko proiektua izan da. Horren kide da Salvador Teja, zeinak saria jaso duen. Proiektua hiriko logistikari zuzendua dago, on line egindako erosketak garraiatu eta banatzeko arloari, hain zuzen ere. Bere helburua erabiltzaileari erositakoa banatzea da, horretan jarduten duten enpresen kostuak arrazionalizatuz.

Saria, 7.464 eurotan baloratuta dago. Kopuru horretatik 3.000 euro bueltatu beharrik gabeko fondoa izanik eta gainerakoa Izarra Centren azpiegiturak alokatzeagatiko hobari gisa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du