Mahai-ingurua: enpresak eratu dituzten benetako ekintzaileen testigantzak

09.05.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapenAstearen IX. Edizioak bereak egin du. Bosgarren egunekoa eman eta amaitu egin da, gerora egingo den balorazio lasaiago, hastekoz helburua bete du. Amaiera eguneko saioa ekintzaileei ahotsa emateko eta beren testigantzak entzutekoa izan da, nagusiki. Emaitza ziragarria izan da. Benetako pertsonai aktiboen istorio eta testigantza errealak entzun baititugu, lehen pertsonan kontatuak, protagonistek hainbat enpresa eratu baitituzte eta orain Izarra Centre hazitegian kokatuta daude.

Mahai inguruan parte hartu duten enpresari edo autonomoak ondorengoak izan dira: Eugenio Oruña (Sua Estudio); Iker González (SPMG Industrial Technologies); Jonahtan Raya (Dibumet), Esther Larreategi (Spara Rehabilitación+Sostenibilidad) eta Babblink Speak&Learn (Lara Tubilla). Boskoteak zuzeneko hitzak utzi dizkigute, bihotz zabalik, enpresa eratu eta norbere buruaren nagusi izateko erabaki eta bidean izandako pauso gazi eta goxoak. Bidea liluragarria, baina zaila eta ahalegina. Gizarteak behar beste aintzat hartzen ez duena.

Alkateak egunari hasiera eman, enplegu eta mahai-inguruaren testuingurua kokatu, moderatzaile lana egin eta galderak bideratu ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik