Giro politarekin hasi da Euskal Liburu eta Disko azoka Ermuan

09.05.14
Euskara

XXII. edizioak bere ateak zabaldu ditu eta dagoneko azken nobedadeak igandera arte ikusteko aukera dugu plazan. Aurtengo egitarau oparoak asteazkenean izan zuen lehendabiziko ekitaldia, Haur Liburutegian egin zen aurkezpenean Badihardugu elkarteak argitaratu duen “Ermuko Aditz-Taulak” aurkeztu zituen, lan hori azokan salgai eta eskuragarri dago. Ostegunean, berriz, Markos Gimenok argitaratu berri duen “131 Aza” palindromo liburua esku-artean izan genuen, lan bikaina, euskaraz egiten den lehen palindromo-liburua baita, horren berri zehatza, egileak maiatzaren 12an emango du Lobiano kulturgunean arratsaldeko 19:00etan izango den aurkezpenean.

Ostiralean, ohiko legez, ikastetetxetako bisita izan dugu eta gure gazteek liburu artean goiz ederra pasatu zuten, eta horrela jarraitzen du egitarauak aurrera. Gaur bertan, arratsaldeko seietan Iñaki Carreterok ipuin saioa eskainiko du eta bihar eguerdian umeentzako tailerrak izango dira. Azokak ateak igandera arte zabalik izango ditu, egun horretan, eguerdiko ordubatean Mikel Arrilagak, Unai Agirrek eta Nerea Ibarzabal bertso saioa eskainiko dute. Azokak 21:00etan postuak itxiko ditu, baina, dena den, egitarauak hurrengo astetan zehar zer ikusi eta zer entzun ugari izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin