Saharako gaixoentzako Abegi-etxeen Estatuko X. jardunaldiak hartu ditu Ermuak

12.05.14
Erakundea

Saharako gaixoentzako Abegi-etxeen Estatuko X. jardunaldiak hartu ditu Ermuak azken asteburuan. Ebakuntzak edo sendatzeko tratamenduak behar dituzten gaixoek  hartzen eta horiek artatzen etxeen jardunaldien egoitza izan da. Ermuko Udalak eta Haguniak- Saharar Herriaren Lagunak Elkarteak- maiatzaren 9ko ostiralean, eguerdiko ordu batean, Arabiar Saharar Errepublika Demokratikoko Osasun Publikoaren Ordezkaritzak eta Frente Polisarioaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkariak hartu zituzten udaletxeko Osokoaren Bilera aretoan. Topaketa horrek hasiera eman zien jardunaldiei eta Udalbatzako alderdiek ere parte hartzera gonbidaturik zeuden. Alkateak etorritakoei harrera egin eta ongi etorri eman zien, ordezkaritzen opariak elkarri banatu eta, geroago, Udalbatzaren liburuan sinatu zutelarik, egun eta jardunaldien oroigarri.

Jardunaldiotan estatuko bederatzi etxek parte hartu dute, ordezkarien hainbat lan bilera elkarren jarraiki gauzatu izan dituztelarik Lobianon. Horietan esperientziak partekatu eta dituzten zailtasunak konpartitu izan dituzte, denon artean komunak zirenei konponbide bat emateko eta, garrantzia eta premiari jarraiki irtenbide bat ematen hasteko, RASDeko Osasun ministerioari planteatuta gero.

Ermuko etxebizitzatik adin txikiko 65 gaixo pasa dira orain artean

Ermuko herriak hainbat proiektu, programa eta elkartasun ekimenetan parte hartzen du. Horien artean, kanpamenduetan atenditu ezin diren gaixotasunek jotako ume edo gazteek hartzeko etxebizitza. Adinez txikiak diren mendebaldeko saharar horiek gure artean izaten ditugu osasun tratamendua iraun eta medikuek alta eman artean. Tratatzen diren gaixotasun edo patologien artean kardiopatiak, begi eta ikusmeneko glaukoma, katarata, etab… giltzurruneko arazoak, jaiotzeko malformazioak, tumoreen ebaketa eta tratamendua, edo diagnostikoa, eta abar…

Programa horren aurrekaria 2000. urteko udan dugu, ezgaitasun fisiko nahiz psikikoak zituzten umeak udako oporretan hartzeko programan. Urta hartan saharako bederatzi umek Ermuan eman zituzten udako bi hilabete, udaletxeak utzitako bi etxebizitzatan. Bertako begirale bi eta udalak kontratatutako emakume baten zaindu zituzten, herriko hainbat boluntarioekin batera.

Esperientzia oso positibotzat jo zenez gero, Udalaren, Frente Polisarioen eta boluntarioen arteko solasaldietan etxebizitzetako bat urte osoan zehar osasun arazoak zituzten gaixoentzat eravbiltzea erabaki zen: diagnostikoak, tratamendu nahiz ebakuntzak egitera zetozenentzat. Harrez geroztik eta aurtengo urtera bitartean Ermuko etxebizitzatik 65 gaixo adin txiki pasa dira. Aurten 2 ditugu eta beste hainbat zain, Osakidetzak ontzat eman artean.

Oporrak bakean eta elikagaien karabana

Ermua El Aaiun, Daira izeneko udalerriaren barne dagoen Hagunia de la Wilaya herriarekin adiskideturik dago.

Oporrak bakean eta elikagaien karabana

Laguntza programa bi horiek historikoak dira Saharako herriarekin mantentzen den elkartasunaren barne, hamabost urte baitaramatzate funtzionatzen. Familia ermuar askok hartu izan dituzte eta hartzen dituzte urtero umeek udan. Eta elikagai tonak urtero bidali baita ere.

Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari laguntzeko proiektua

Kooperazio eta Nazioarteko elkartasun sailak urtero egiten dituen laguntza deialdien bitartez, Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari laguntzeko Euskal Sarearekin bat. Sare hori osatzen dute Emakumeen Jabekuntzarako Eskolak dituzten udalerri bizkaitarrak, Ermukoa tartean izanik.

Jarraian EITB taldeak jardunaldien aurkezpenari buruz jaso eta emititutako iruadiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena