‘Kirolaz Blai 2014’ ekimenerako izen-emateak hasita

12.05.14
Kirolak

Ermuko UKEk “Kirolaz Blai 2014” kanpaina aurkeztu du. Ekimenak aurten elkarren segidako hamairugarren urtea betetzen du. UKEren presidenteorde den Miguel Ledesmak adierazi duenez ekimen honen helburua “familia-kideen eta horien lan-betebeharren arteko zubia izatea da, uztailan Ermuan dauden eta umeak dituzten familiei jarduera fisikoa eta jolasak uztartzen dituztenei aisialdiko aukera eskainiaz”.

“Kirolaz Blai 2014” aisi eta jolas programa da 6 urtetatik 12ra bitarteko ume eta gaztetxoentzat, kirol zaletasun sustatzen duena eta familiei udan eskolarik ez dagoenean laguntzen diena.Kanpainaren barne bi jarduera daude, batetik, Multiabentura deritzana eta bestetik, udako jolas igeriketa. Lehenengoan, partaideek jarduera aunitz egingo astelehenetik ostegunera bitartean. Bigarrenean aldiz, uretara egokitu, igeriketan ikasi eta igeri egiteko estiloak hobetu ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Izena emateak hasi dira, horretarako interesdunek M.A. Blanco kiroldegira joan beharko dira. Izen-emateak ekainaren 25era bitartean zabalik.

Xehetasun guztiak Udal Kirol Erakundearen webgunean dituzue.Guk behko informazio gehiagoko atalaz baliatuz lasterbidez loturik uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da