‘Divergente’ eta ‘Los Teleñecos’ filmak Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

13.05.14
Ermua Antzokia

Osteguneko zineklubak hasiera emango dio zine emanaldien aste berri bati. Aste honetan, El desconocido del lago titulukoa ikusi ahal izango dugu, Alain Guiraudie zuzendariaren azken lana. Filmak thriller eta homosexualitatea uztartzen diru modu dotore eta erradikalean, emaitza emozional eta xurgatzailea izanik. Zuzendari onenaren saria jaso zuen Guirauidek Canneseko Jaialdian eta protagonistak, Pierre Deladonchampsek, aktore onenarentzako Cesar saria. Zehaztu gabe dagoen laku batean biltzen dira zonaldeko homosexualak eta turistak, harremanak izateko. Iluntzeko zortzietan hasiko da eta jatorrizko bertsioan azpitituluekin proiektatuko da.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan lehen aldiz Nueve meses…de condena komedia frantsesa. Albert Dupontel da zuzendaria eta Sandrine Kiberlain protagonista, egiten duen lan apartagatik Frantziako Cesar saria jaso zuena aktore protaboistarentzat. Gidoiak ere sari bera jasoz. Filmaren helburu nagusia ikusleari irribarrea ateratzea da, eta beste hainbatean ez bezala, benetan lortzen du emaitza leher egiteko modukoa baita. Modu originalean lortzen du, irudiari garrantzia gehiago emanez, testuaren gainetik jarriz. Ariane Falder moral zurruneko epailea da, erailketaz leporatzen zaion eta harrapatu eta atxilotzeko agindua duen Bob Nolan gaizkileak haurdun utzi duela jabetzen da. Nola izan den posible argitu nahi du, nola edo hala. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Hollywooden dagoen joerari eta azken tendentziari jarraiki egin den azken filma arrakastatsua da, ‘Divergente’ eta Neil Burger zuzendariak sinatu duena. Los juegos del hambre tituluak irekitako bidea jarraitzen du, bere jatorria Veronica Rothek idatzitako eleberri arrakastatsua baita. Divergente etorkizuneko gizarte baten alde iluna erakusten du, biztanleak adoleszentziara iristean dauden bost kategoriaren batean txertatu behar baitira. Zein talderi atxiki jakin ez izana, arriskutsua izan daiteke. Futurismoak, akzioak eta intrigak eskutik datozkigu. Divergente larunbat gaueko 10etan eta igande iluntzeko 7:30etan ikusteko aukera izanen dugu.

Igande arratseko 5etan eta haurrentzako emanaldian James Bobin zuzendariaren ‘El tour de los Muppets’ titulukoa proiektatuko dugu. Zalantzarik gabe maiatzeko proposamen arrakastatsuenak gaztetxoentzat. Aski ezagunak diren panpinen itzulera pantaila handira gaiztakeri gozo eta dibertigarria da, umore eta kaosa ezaugarri izanik ohiko musika ikuskizun distiratsuan. Muppets panpinek Europako hainbat hiriburuetara eramango dituen birari hasiera ematen diote. Beren ohiko kaosa gutxi balitz, Gustavo igelarekin antz handia duen gaizkile arriskutsu batek zuzentzen duen talde arriskutsuarekin nahasturik suertatuko dira.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak