Euskal Liburu eta disko azoka positiboa eta egitarauak aurrera
Asteburu osoan zehar Euskal liburu eta disko azokak bere ateak zabalik izan ditu eta antolatzaileek pozik dauden lortutako emaitzekin, salmenta onak izan dituzte eta azokaren inguruan egin diren ekitaldiek harrera ona izan dute, bertsolariak, ipuin kontalariak zein ilustrazio tailerra. Asteburua ekintzez betea izan da.
Egitarauak aurrera darrai eta ostegunean Itziarren semeak taldekoak Ermura etorriko dira Lobianora arratsaldeko 19:00etan bertaratzen direnekin solasaldian aritzeko. Horretaz gain, datorren astean, asteartean, arratsaldeko 19:00etan, Kirmen Uribek VI Ezekiel Etxebarria saria jasoko du iaz liburutegian gehien mailegatu zen lana berea izan zelako, Mussche.
Bestalde azokan egunero egiten zen zozketaren irabazleei ere saria emango zaie asteon Udal Liburutegian.
Antolatzaileak eskerrak eman nahi dizkie lagundu eta parte hartu duten guztiei eta gelditzen diren ekitaldietarako gonbitea luzatzen diete.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko