Teatro Mutante konpainiak ‘Cabaret Chihuahua’ tituluko ikuskizuna dakar Ermua Antzokira

14.05.14
Ermua Antzokia

Teatro Mutante konpainiak ‘Cabaret Chihuahua’tituluko ikuskizuna dakar Ermua Antzokira aste honetan. Ikuskizunaz ondokoa diote: musikal kritikoa da, ironikoa, eusko eta mexikarra eta zonbi xamarra, krisi garaietarako benetan aproposa. Munduaz bestaldetik datorren exorzismoa, mundu honetako kontu txarrak kanporatzeko. Sarrera bakoitzak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.

Laburpen edo sipnosia

Gau luze eta alaietarako kluba da, musika zuzenean eskaintzen duena, kanta mexikarrak giro mexikarrean, non kabareteko artistek pop kultur klasikoaren saioak antzezten dituzten. Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edo Sabino Arana (bertsolari showman ospetsua) artisten imitazio petoak eskaintzen dituzte. Sexu, festa eta glamour gauak. Tamalez, krisia ikuskizunen mundura ere iritsi da: publikoa gutxitu da, BEZak dena garestitzen du; enplegu erregulazioa egin beharrean daude; Frida Kahlo eta Montserrat Caballé eurak ere langabeziaren zerrendak loditzera kondenatuta daude. Bizitza bera bezalako kabaret bat. Laburbilduz, komedia musikal honek, azken hamarkadako gizartearen egoera animikoa ironiaz aztertzen du. Gure bilakaeraz barre egiten dugu, nola igaro garen kontsumismo alai eta axolagabetik krisi ekonomikoak eragindako amorrurantz. Nola aldatu gaituen M15 mugimenduak!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean