Errotabarriko A Kadete neskek sailkapen sektorea jokatuko Vigon asteburuan

15.05.14
Kirolak

Errotabarriko Eskubaloi Taldeko A Kadete neskek Kluben Arteko Estatuko Txapelketaren sailkapen sektorea jokatuko dute asteburu honetan Vigon (Galizian). Eskubaloi Elkartea gaur gauean abituko da Pontevedra probintziaren barne dagoen hirira, autobusa gaueko 11etan irtengo baita. Mikel Martin entrenatzaileak gidatzen duen Errotabarri Eskubaloia (Euskadi) ekipoa A taldean sartuta dauden ondorengokoekin neurtuko da: Cleba (Leon), C.B. Zonzamas (Tenerife), A.D. Carballal (Vigo). Asteburuko sailkapen fasean hogeita hamabi (32) talde lehiatuko dira fase finalera txartela lortzeko asmoz. Talde bakoitzetik ekipo bana banarrik –irabazleak- jarraituko du aurrera.

Galiziara doan taldea zabala da. Entrenatzaileen artean buru den Mikel Martin eta bere laguntzaile Aitor Muiños eta Asier Duránekin batera. Azkeneko hau atezainen entrenatzaile den Peioren ordez. Plantila osatzen duten hamasei jokalariak doaz, hain zuzen ere ondorengoak: Nerea, Janire, Nekane, Cristina, Nerea A., Maialen Q., Sara, Anne T., Ainhoa, Jone, Mirene, Ainhoa P., Ane E, Maialen C, Alaitz eta Maider. Errotabarri Taldeeko zuzendaritzatik Olatz Bouzo presidentea eta José Egido medikua, taldeko Alberto Vivar, JuanMa Ruiz eta Mauri Izquierdo ordezkariekin batera. Eta jokalarien senitarteko gehienak.

Lurralde osoan 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak non eta noiz jokatuko dira oraindik erabaki dago.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira