XIX. Martín Bahamontes lasterketa igandean korrituko

15.05.14
Kirolak

Martin Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hemeretzigarren edizioa igandean jokatuko. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’eta lan horretan Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioaren laguntza izan dute. Antolatzaileek Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babes ekonomiko jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 18ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko Zubiaurre kalean egongo dira.

Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Aldi aurretik iragarritakoak ibilbideak. Ibilbide nagusiak 130,3 kilometroko luzera izanik du eta horretan lau mendi gain egongo dira igotzeko, bi 3. mailakoak, bat sailkapenik gabe eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta arinagoa izango da, 996 kilometroko luzera izanik –aurrekoetan baino 7 kilometro motzagoa- eta bi mendi gain izango baititu, sailkapneik gabeko bat eta lehenengo kategoriako bestea.

Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxearen webgunean egin ahal izango dira maiatzaren 16ra bitartean, Agirre Kirolak (Tfnoa 943 17 52 02) eta Sferico (Tfnoa 943 030 688) kirol denda laguntzaileetan, edo karrera hasi aurreko ordu bete lehenagora arte. Izen-ematea 15 euro dira federatuentzat eta 25 euro federazioaren lizentzia ez duten kirolarientzat. Prezio horietan 3 eurotako deskontua izango dute 15ª baino lehen inskribatzen direnek. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Segurtasun arau batzuk ditu lasterketak eta horiek bete beharko dira; erantzukizuna pertsona bakoitzarena izango delarik. Lasterketa bukatzen duten guztiek opari bana jasoko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira