Udako udalekuetan behin-behineko izaeraz onartuak izan direnen zerrendak

19.05.14
Euskara

Ekaina eta uztailan zehar egingo diren udalekuetako izen-ematea epea itxita, txikien eta ertainen taldeetan izena eman dutenen kopuruak gainditu egin du ezarritako plaza kopurua. Hori dela eta, antolatzaileak zozketa egin beharrean egon dira eta dagoeneko behin-behineko zerrenda argitaratu eta ezagutzera eman da, baita erreserba moduan daudenen zerrendaren izenak ere. Behin-betiko matrikulazioa Euskara sailean egin beharko da maiatzaren 21tik 27ra, 8:30etik 14:30era bitartean.

Antolatzaileek azkenean eta edozein arrazoi medio izanik ere, umea azkenean apunta eta bidaliko ez duten gurasoei erregutu egiten die ahalik eta azkarren abisua 943 179 147 telefonora emateko, erreserban daudenek sartzerik izan dutela abisatu ahal izateko eta antolaketa lanak errazteko.

Informazio guztia eta zerrendak ikusteko segi lasterbideari.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin