Zinegotzigoak kirolerako laguntza eta diru-laguntzen 2014ko deialdia zabaldu

20.05.14
Kirolak

Kirol zinegotzigoak aurtengo urtealdiko laguntza eta diru-laguntza deialdia iragarri eta zabaldu du. Aurtengoan laguntzak eskatu ahal izango dira hiru gauzetarako: batetik, kirol egiturak egonkortzeko edo horiek garatzeko; kirol ekitaldi esanguratsuak antolatzeko eta, bestetik, kirol ekitaldietan esanguratsuetan parte hartzeko. Alorrak hiru helburu eta zereginetarako duen guztirako aurrekontua 50.952,50 euro dira. Deialdia argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 92. alean, maiatzaren 16ko ostiralean, eta zabalik mantenduko da ekainaren 9ra artean, hori barne. Deialdi honetara proposamenak aurkez dezakete nahi eta baldintzak betetzen dituzten herriko elkarte, talde eta kirol entitateek.

Eskabideak internet bidez izapidetu daitezke, webgune honen egoitza elektronikoaz baliatuz, edo zuzenean paperak M.A.Blanco udal kiroldegiaren bulegoetan aurkez daitezke astelehenetik ostiralera goizez zortzi eta erdietatik ordu bi eta erdietara bitartean eta, arratsaldez, lauretatik seietara bitartean, ostegunera artean soilik. Halaber, Abiapuntuko udal bulegoan ere eskabidea entregatzerik badago, lanegunetan goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Deialdiaren xehetasun guztiak eta eskabide ereduak ikus eta behera ekarri daitezke web korporatibo honetatik bertatik, iragarki ohol digitalera joan eta bertako diru-laguntza atalean sartuz gero. Halaber, horretara ailegatzeko guk beheko informazio gehiagoko lasterbideari lotura zuzena egin diogu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira