Ermua Antzokiak agur esango dio irailera arte asteroko zine komertzialari

21.05.14
Ermua Antzokia

Asteroko legez zineklubak hasiera emango dio zine programazioari. Denboraldiko azken saioa izango da eta El Pasado tituludun filma frantsesa ikusi ahal izango dugu Asghar Farhad zuzendari irandarraren azken lana. Farhad zuzendari ezaguna da Nader y Simin, una separación lanarekin Oscar saria irabazi baitzuen. El Pasado frantziar eta irandar bikote baten arazoak kontatzen ditu, bananduak baitaramatzate hainbat urte. Emazteak dibortzioaren paperak egin eta sinatzeko buelta dadila eskatzen dio senarrari. Gizona bueltatu ondoren ama eta alabaren arteko harremana ez doala ondo eta tentsioak daudela konturatzen da. Harreman berreskuratzeko ahaleginean dabilela iraganeko sekretua ezagutzen du. Familia melodrama bat da, dilemaz josita dagoena eta azkenean historia xurgatzaile eta erakargarria osatzen duena, humano, erakargarri eta arin kontatua dagoena. Berenice Bejo aktoresak Canneseko jaialdian interprete onenarentzako saria eskuratu zuen. Iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Zine komertzialak agur esango digu irailera bitartean. Larunbatean John Turturro zuzendariaren Aprendiz de gigoló filmaren lehen emanaldia ikusi ahal izango dugu, arratseko zazpi eta erdietan. Turturrok aktore sorta ederra hautatu du lan honetarako: Woody Allen, Sharon Stone eta Vanessa Paradis. Bi lagun juduk diruz gaizki dabiltza eta aurrera egin asmoz, batek bestea konbentzitzen du gigolo bezala jarduteko. Egoerak hobera egin ordez, gehiago okertuko zaie. Komedia arina da, New Yorkeko zinearen izaera petoa duena, dibertigarri eta samurra, galtzaileek taldearen laguntza behar izatearen ideia jorratzen duena. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamen eta aukera Katherine Pancolen eleberri arrakastatsuan oinarriturik dagoen Los ojos amarillos de los cocodrilos tituluko tragikomedia erromantikoa izango da. Aktore protagonistak Emmanuelle Béart eta Julie Depardieu dira. Filmak maila sozial ezberdineko bi ahizpek egindako akordio berezia kontatzen du, batak liburua idazteko eta bestearen izenarekin sinatzeko adostu baitute. Liburua oso arrakastatsua izango denez gero, elkarren arteko harremana eta beraien bizitza ere zeharo aldatuko da. Sentimendun filma da, interpretazio bikainekoa, sentiberatasuna eta inor epel utziko ez duen istorio iradokitzailea uztartzen dituena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Haur eta gazteentzako emanaldiek ere agur esango dute irailera bitartean. Agurra filma ikusgarri batekin emanez, hain zuzen ere, Amazing Spider-Man 2 3D. Gizon armiarmaren itzulera da, komiki munduko super-heroi ospetsuenetakoa, zeina oraingo honetan akzio, ezusteko, abentura eta ikuskizun apartarekin datorkigun 3dimentsiotako irudi aparta batzuekin. Amazing Spider-Man 2 3D 7 urtetik gorakoentzat da aproposa.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak