Ermuko 'Sutegi txikia' taldeak, Buero Gazteentzako Antzerki lehiaketako lehen saria
Ermuko "Sutegi Txikia" antzerki taldeak, Buero Antzerki Gaztea lehiaketako XI. edizioko lehen saria jasoko du aste honetan, ezkolaz kanpoko eta euskal autonomiaren atalean. Lehiaketa Coca Cola Fundazioak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, IMAEM eta Dramaturgiako Zentro Nazionalak. Sutegi txikia taldeak lehen saria eskuratu du lehiaketara Antonio Buero Vallejo dramaturgoak idatzitako “Historia de una escalera” obrarekin. Juan Carlos Colinak zuzentzen duen taldeak maiatzaren 24ko larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian eta arratseko seietan hasiko den ekitaldian jasoko du.
Afizionatu talde gazte hau Ermuko Antzerki Tailerraren proiektu orokorrean txertatua dago, zeinak Loabino Kulturgunean egoitza duen eta udal Kultura Sailaren babesa jasotzen duen. Sutegi txikia estatuko fasera pasa da eta horretan aukeratua izanen bada sari benetan ederra jasotzeko aukera izango du: Antzerki Gaztearen Astea deritzanean parte hartuz, uztailean astebeteko campusa edukiz, Madrilgo Maria Guerrero antzokian antzeztea, taldeentzat ikuskizun, topaketa eta tailer bereziez gain.
“Historia de una escalera” Espainiako antzerki klasikoaren errepertorioaren barne dago, idazlea lehiaketari izena eman dion Bueno Vallejo bere delarik, historian gehien antzeztu denetakoa. Sutegi txikia osatzen duten hamazazpi kideek pertsonai horiei bizia emateko erronka gain hartu zuten. Istorioak erkidego bateko bizilagunek hirurogei urtetan bizi izandako miseria, ilusio, esperantzak eta frustrazioak kontatzen ditu, horiek baitira gizakion zerinanetakoa.
Antzezpenean hamazazpi neska-mutilek hartzen dute parte
Lanak buruko min bat baino gehiago suposatu aktore gazte hauentzat, pertsonaiak edadekoak direnez gero ‘zahartu’ behar izan baitute beren buruak. Obraren konplexutasuna erreparatuz gero, taldeak aurre egin izan dion lan zailena izan da. Emaitza kolektibotzat jotzen dute, guztiok egin baitute ezinbesteko ekarpena, eszenografian, arropatan, atal teknikoan eta ikuskizuna ezagutzera emateko hedapen lanean.
"Historia de una Escalera" antzelana prestatu duten gazteek ondorengo hauek dira: Ayose Cruz, Paula Cruz, Iván López, Paula Prol, Itziar Iñiguez, Manu Carrillo, Ruth Lorente, Jone Paguey, Giovanni Aguado, Paula Menéndez, Leire Muñoz, Ander López, Bárbara Fernández, Esther Cazorla, Jonathan Molina, Raúl González eta Iker Marcos. Taldeak bere eskerrona agertu dio herriko udal kultura sailari, Lobiano Kulturguneari eta Ermua Antzokiari, proiektua aurrera eta onik ateratzen eman duten laguntza eta babesagatik.
Buero Antzerki Gaztearen sariak: Espainia guztiko gazteei zabalik antzerki lehiaketa
Antzerkia babestea Coca-Cola Fundazioaren erabaki zuhurra da. Horregatik, 2003. urtean Buero Antzerki Gaztea deritzaten sariak antolatu zituzten, antzerki zale diren talde gazte ugariren lana babestu eta ezagutzera emateko. Lehiaketan 14 urtetik 21era bitarteko gazteek aurkeztu daitezke eta bi kategoria daude: eskoletako taldeak eta eskolaz kanpokoak, horiek gutxienez bi kide eta gehienez 30 tartekoak eduki behar dituztelarik.
Antolatzaileek antzerkiari lagundu nahi diote jarduera ludiko, kultural eta hezitzailetzat ulertzen baitute. Urtero milaka gaztek ahaztezineko esperientziak bizitzen dituzte Buero sarietan, antzerkia aisiaz gozatzeko modu dibertigarria eta heziketarako eta norbera hazteko aukera paregabea izanik.
Gazteek egindako Antzerki etengabe hasten da
Azken ediziora hirurehun talde eta bost mila kide aurkeztu ziren lehiaketara, antzeztu eta gozatu egiten dutenak. Partaidetza datuok agerian uzten dute gazteek egindako antzezpenek duten indar eta garrantzia, jardueraren hedakuntza zabala azpimarratuz. Gainera muntaia asko kalitate nahiz exijentzia gorena dute, askotan lan kontzeptua barne izanik eta emaitza ia profesionalak taxutuz. Lehiaketatik ziur etorkizuneko aktore eta antzezle ugari aterako direla, jantzitako ikusleak eta, nola ez, kultur egarri eta kezkadun diren pertsonak.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du