Laguntza teknologikoko saio berriak udal liburutegian

22.05.14
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak laguntza pertsonalizatuko espazioa eskainiko du berriz ere aste honetan, gure gizartean egunero erabiltzen ditugun gailu teknologiko eta tresna informatikoei (telefono, ordenagailu, tableta digital, eta abar) etekina edo mamia ateratzen ikasteko espazioa. Sarri, izaten zaizkigun zalantzak non eta nori galdetu ez dakigun horiek argitzeko espazioa.

Banako eta pertsonalizatutako hitzorduak dira, ordu laurdeneko iraupenekoak, eta Uni Eibar-Ermuko Informatikako ikasleak dira azalpenak ematen dizkietenak hala eskatzen duten pertsonei. Hitzordua hartzea ezinbestekoa da, 943179212 telefono zenbakian, e-posta mezua edo idatzia biblioteca@udalermua.net helbidera bidaliz eta Liburutegian bertan.

Laguntza teknologikoen egutegia: martxoaren 22an, osteguna, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara eta maiatzaren 23an, ostirala, goizeko 10:30etik 12:30era.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"