‘Lantegi Batuak’ positibotzat jotzen du ezgaitasunak dituzten pertsonak enplegatzea

26.05.14
Erakundea

Lantegi Batuak’, Minusbaliotasuna duten pertsonak lan merkaturatzera dedikatzen den irabaz asmorik gabeko entitate sozialak, positibotzat jotzen du ezgaitasunak dituzten pertsonak enplegatzea Bizkaiko udal administrazioan. Horrela jasotzen da erakundeak argitaratzen duen aldizkarian, ‘Lan Hotsa’ izenekoan, azkenengo alean –apirilekoa-. Horretan esaten dute “Bizkaiko udalek ezgaitasunen bat  dutenentzako 1000 enplegutik gora sortzen laguntzen dutela. Halere, ezgaitasunen bat duten pertsonak tokiko administrazioen langileen %0,4 baino ez dira”.

Ezgaitasunaren egunarekin bat, abenduan “Ezgaitasuna, tokiko enplegua eta estrategia berriak Bizkaian” ikerketa aurkeztu zuen Lantegi Batuak. Titulu horren pean tokiko erakundeetan dauden eta ezgaitasunen bat duten pertsonen enpleguaren egoera aztertu genuen. Jasotako datuek txanponaren bi aldeak erakutsi dituzte. Batetik, Bizkaiko udalek ezgaitasunen bat dutenentzako mila enplegutik gora sortzen laguntzen dutela egiaztatu dugu. Txanponaren beste aldea da tokiko administrazioen enpleguaren %0,4 baino ez dela betetzen ezgaitasunen bat duten langileekin.

Lortutako datuekin udalerri inklusiboak lortzeko bideak eta estrategiak antzeman ditzakegu, hirugarren sektoreko instituzio eta bestelako erakunde batzuekin lankidetzan. Ildo horretatik, Arrigorriaga eta Ermuko udalerriak horretan eredugarritzat jo eta adibide moduan aitatu ziren aurkezpen ekitaldietan. Biek orain dela asko ezgaitasunen bat zuten herritarren gaitasun, balioa eta lana agerian jartzeko erabaki hartu baitzuten, ‘Lantegi Batuak’ bezalako erakundeen lana babestu eta bultzatuz.

‘Lantegi Batuak’ Ermuan, datuak

Bi herrietako alkateak –Asier Albizua eta Carlos Totorika, hurrenez hurren- ikerketa aurkeztu hedabideei zitzaienean bertan izan ziren, gizarteratzearen alde lan egiten duten erakunde sozial eta profesionalekin batera.

Lantegi Batuak enpresako langileak Ermuan lanean ari dira laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik. Gure udala Lantegi Batuak entitatearen kide da eta gure herrian lan egiten duten taldeetako bat baino gehiago dago, Torreta Etxea, Merkatu plaza, Teresa Murga, Jubilatuen Egoitza eta Lobiano Kulturgunea eraikinak, besteak beste garbitzen dituenetakoan hain zuzen ere.

Ermuan Lantegi Batuak entitateko hainbat lan talde ditugu, horiek ia berrogei bat pertsonek osatzen dituztelarik, guztien arten “profesional talde aparte” eratuz, Izarra Centre edo Haurreskola eraikinak –esaterako- egunero prest eduki eta mantentzeko gogotik lan egiten dutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena