Irakurketa klubek amaiera eman diote aurtengo denboraldiari

26.05.14
Udal Liburutegia

Urrian hasi ziren Ermuko udal Liburutegiak antolatutako helduentzako hiru irakurketa-klubak, bat euskaraz, beste bat gaztelaniaz eta beste bat ingelesez. Maiatza amaitzearekin bat jarduera eten egingo da, denboraldia amaitutzat emango baita. Talde bakoitzak zortzi titulu irakurri, komentatu eta kideekin iritzi eta sentsazioak partekatu ditu.


Ikasturte honetan gaztelerazko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • El juego de las sillas / Uxue Alberdi
  • La librería ambulante / Christopher Morley
  • El cartero de Neruda / Antonia Skarmeta
  • La tempestad / William Shakespeare
  • Sísifo enamorado / Laura Mintegi
  • Crisis de ansiedad / Juanjo Sáez (Cómic)
  • El malentendido / Irene Nemirovsky
  • Mr. Gwyn / Alessandro Baricco

Ikasturte honetan euskerazko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • Eulien bazka / Hasier Etxeberria
  • Idazten ari dela idazten duen idazlea / Iban Zaldua
  • Egia esan / Peru Magdalena
  • Kontrarioa / Lander Garro
  • Aulki bat elurretan / Uxue Alberdi
  • Munduko bandarik txarrena. / Jose Carlos Fernandes (Komikia)
  • Zergatik panpox / Arantxa Urretabizkaia
  • Odolaren sua / Irene Nemirovsky

Ikasturte honetan ingeleseko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • The life of Pi / Yann Martel
  • The boy in striped pyjamas /John Boyne
  • Lord of the flies / William Golding
  • A Room with a View / M. Forster
  • Animal farm / George Orwell
  • The Snows of Kilimanjaro / Ernest Hemingway
  • Frankenstein / Mary Shelley
  • The Importance of Being Earnest / Oscar Wilde

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Euskarazko eta gaztelaniazko saioak abendura arte Txomin Magdalenak dinamiza ditu eta geroztik Peru Magdalena idazle durangarrak. Ingelesekoak, berriz, Jessica Oleaga eta Angel Bernabé.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Urrian gazteleraz, euskaraz eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusten du Liburutegiak. Interesatuok, datuak emateko pasa daitezke udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.