Bilera ireki eta parte-hartzailea immigrazioaren aldeko itun sozialaz hausnartzeko
Ermuko XIV immigrazio jardunaldien edizioak aurrera jarraituko. Egitarauak gaurkorako world-kafe saioa –bilera ireki eta parte-hartzailea- iragartzen du, non immigrazioaren aldeko itun sozialaz elkarren arteko hausnarketa egingo den. Ellacuría Fundazioko kideek ‘World-Kafea’ dinamizatuko dute, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Ellacuría Fundazioak parte-hartze prozesuak garatzen dihardu hainbat herritan, Ermua horien artean egonik.
Osteguneko zineklubean Fran Araujo eta Ernesto Novoaren, ‘El Rayo’ tituluko filma proiektatuko da Antzoki, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filma ez dago gertakizun batean oinarritua, bizitzako istorio erreala baita. Horren protagonista ez da aktorea, Marokotik Espainiara esku hutsik etorri zen immigrantea baizik eta, hainbat urteren ondoren, bueltan etxera bueltatzen dena lortu duen ondasun bakarrarekin: traktorea. Egileek kontatzen dutenez Hassanen istorioa ezagutu zutenean liluragarritzat jo eta harrapatuak sentitu ginenez, bidera berarekin bat ateratzea erabaki genuen, orduko 30 km abiadura besterik lortzen ez duen ‘Massey Fergusson’ traktoreaz Marokora bueltatzeko. ‘El Rayo’ bidai horren emaitza da. Espainiako bigarren mailako errepideetan grabatutakoa, pasatzen den guztia erreala eta benetakoa izanik, pertsona guztiak beren bizitza eta burua interpretatuz.
Edizio guztietan egin legez, egun handia larunbata izango da, kulturen arteko jaia ospatuko baitugu egun osoan zehar. Goiz, eguerdi eta arratsaldeko jarduerak izanen ditugu eta baita ekintza osagarri asko ere bai. Ekitaldien ordu eta leku zehatzen berri izateko, ikus PDF formatuan laga dizuegu egitaraua.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan