Ekainean hasiko den enplegu-plan berriak 22 langabetuei lan ekarriko die

29.05.14
Ekonomi Sustapena

Ermuak toki enplegu-plan berria izanen du, udalbatzak aho batez onartu izan duelako maiatzaren 7an eginiko azken Osokoaren Bilkuran. Planaren helburu nagusia langabezia tasa handiari -bizi dugun krisialdi ekonomikoaren ondorio latsenari- aurre egitea da. Planak, batetik, krisialdiaren eraginez lanik gabe geratu diren herritarren beharrei eta, bestetik, interes orokor eta sozialeko obra eta zerbitzuen bitartez udalerria hobetzeari erantzungo die.

Udalak lehen fasean sei hilabetez 22 pertsona kontratatzeko 158.000 euro jarriko ditu, diru hori helburu berbererako Lanbidetik jaso ditugun beste 102.000 eurori gehituko zaizkio. Kontratazio horien xede da oro har langabezian dauden herritarrei, bereziki, denbora luzekoei, gazteei, emakumeei, merkatuak nagusitzat jo eta baztertzen dituenei, porrot egiteko arriskuan dauden familia kideei, diru-sarrerarik ez eta kide guztiak lanik gabe dauden familiei eta antzekoei lan esperientzia jasotzeko aukera eskaintzea. Horretarako, enplegu aukerak zuzen eta bidezko den moduan banatuz, benetako zailtasunak dituzten familiengan arreta berezia jarriz.

Langileen hautatze-prozesua udaleko teknikari adituek eginen dute aldez aurretik, Lanbiden -Euskadiko Enplegu Zerbitzuan- dagokion eskaintza generikoa luzatu eta gero, horretan hautagaiek bete beharreko baldintzek eta eskatzen diren kualifikazioak zehaztu izan dituztelarik. Horren bidez, teknikariek bete beharreko lanpostu bakoitzerako hainbat hautagai izan dezatela nahi da.

Enplegu-planaren baitan egingo diren lanak herriko auzoetan zentratuko dira, hau da ezohiko lanak izango dira udaleko langileez baliatuz egiten ez direnak, langileon esperientzia eta ekarpenak herritar guztiengan eragina izan dezaten eta, esan bezala, udalerriko ondarea eta herriaren baldintzak hobetze aldera. Kontratatuko diren langileen espezialitateak igeltserotza, pintura, garbiketa, errementaritza edo pertsonen zaintza.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren