Zuriñe Garciak prestatuko dastatze-afaria horretarako izen-ematea astelehenean zabalduko

30.05.14
Gizartea

XIV. Gastronomi Jardunaldiak ekainaren bigarren astean gauzatuko dira, ekainaren 9tik 15era bitartean. Egitarauaren zehetasun hainbat ezagutu ditugu eta horien artean aipagarri da dastatze-afaria Galdakaoko Andra Mari jatetxeko Zuriñe Garcia sukaldariak eta bere taldeak prestatuko dutela. Afari hori ekainaren 12ko ostegun iluntzean egingo da Erretena elkartean. Afarira joateko izen-emateak datorren astelehenean hasiko dira, lekua bete arte, tokia mugatua baitago.

Astelehenean bertan urtero azokaren baitan egiten den bakailao lehiaketarako izen-emateak ere hasiko dira. Aurreko urteetan bezala, elkarte gastronomikoetako kideez gain nahi duen pertsonek ere apuntatu ahal izango dira, hogeita bost bikoteko zerrenda eratu artean. Izena Probaleku auto-eskolan egin daiteke arratsaldez, izen bereko plazan kokatuta dagoena eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Lehiaketa ekainaren 14ko larunbat arratsean jokatuko da eta parte hartzaileek bertan prestatu beharko dute janaria. Antolatzaileek osagaiak banatuko dizkiete, horiek hainbat etxeek eman eta babestutakoak izango direlarik.

Programaren barne ondorengo jarduerak daude, laburbilduta:Ekainaren 9tik 15era bitartean pintxo lehiaketa. Unitatea 1,30€tan.

  • Ekainaren 10eko asteartean, 18:00etan: 9 urtetik 12 bitartekoentzat Gailetak dekoratzeko tailerra, liburutegian.
  • Ekainaren 12ko ostegunean, 21:00etan: Galdakaoko Andra Mari jatetxeko Zuriñe Garcia sukaldariak prestatuko dastatze-afaria.
  • Ekainaren 13ko ostiralean, 19:00etan: Piedemonte upeltegiaren aurkezpena, Sonikete taldearen musikaz.
  • Ekainaren 14ko larunbatean,11tik 14:30ra: XIV. Gastronomi azoka.
    • 15:00etan: Paella erraldoi solidarioa (4 euro errazioko).
    • 18:30etan hasita: bakailao txapelketa.
    • 19:00etan: Txistorra-jan herrikoia.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.