Ermuko historia ezagutzen

30.05.14
Udal Liburutegia

Egun hauetan udal Liburutegitik ''Bertako Bildumari'' astindu berri bat ematen ari gara, gure herriari buruz gehiago jakiten jarraitu ahal izan dezazuen. Nonbaitetik hasi behar eta, Orbetarrei buruz informazioa biltzea erabaki dugu, eta hara non, Zumalakarregi Museoari esker, nolakoak ziren erakusten diguten grabatu batzuk topatu ditugu. Grabatu hauek Valdespinako III. eta IV. markesarenak dira, biak ere garrantzitsuak lehenengo eta hirugarren Gerra Karlistetan, grabatuek beraiek adierazten duten bezala. Horregatik, oraindik sartu ez bazarete, gure web orrian sartu eta Orbetarrei buruzko informazioa kontsultatzera animatzen zaituztegu, merezi du eta.

Sartu eta jakin gehiago herriko markesei buruz, haien bizitzari buruz, edo, nahiago baduzue, garaiko uniforme eta historiari buruz, informazioa irakurriz eta grabatuak ikusiz.

Hau da dena oraingoz, baina adi egon gure web orriari, egun hauetan gauza berri ugari gehitzen ari baikara, adibidez, musika taldeei buruzko informazio gehiago edo laster, Ermuari buruzko Prentsa Historikoko atal bat (eta web orriaren itxura aldatze bat!) ere bai.

Jarrai dezagun herriko historia eta ondarea ezagutzen!

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"