Gogotik ikasi ondoren…udako opor eta jarduerak
Oporretako garaia gertu dagoela, Euskara eta Gazteria Sailak aurten eta elkarlanean DBHko ikasleentzako egitarau bateratua atera dute. Egitarauak jardueran eta irteera bat uztartzen ditu, eta horren arabera ekainaren 24tik hasita, hainbat tailer eskainiko dituzte uztailaren 10era arte. Aurtengo formatuaren arabera ekainaren 24an, 26an eta uztailaren 8an eta 10ean, 10:00etatik 13:00etara Lobianon kulturgunean tailerrak egingo dira, besteak beste eskulanak, beira eta kamisetak margotu eta dantza tailerra, Break dance, Hip-hop, Funky eta bestelako dantzak.
Horretaz gain, ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte, izena ematen duten gazteek lau egun emango dituzte Lesakan, non txangoak, tailerrak eta euren gustuko jarduerak egingo dituzten. Aurre izen-ematea ekainaren 4an zabalduko da eta 11n itxiko da,biak barne, hori Lobianon zein Abiapuntuko bulegoetan gauzatu ahalko den. Honek guztiak 75€ balio du eta plazak mugatuak dira.
Egitarauaren kartela.
Lotutako albisteak
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin