Errotabarri Taldeko neska kadeteek Bizkaiko Kopa txapeldunak

03.06.14
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko neska kadeteek 2014ko Bizkaiko Kopa Txapeldunak dira. Mikel Martinek entrenatzen duen taldea 30-28 irabazi zion Bilboko equipo Matiko Kirolak San Adrián taldeari larunbat goizean, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu zen finala. Partida benetan bizia eta hunkigarria izan zen. Markagailuak adierazten duenez, berdintasuna izan zen nagusi hasieratik amaierara bitartean. Bi taldeek irabazteko aukerak izan zituzten, baina azkenean kaleratze bikoitzak eta ermuarrek hartu zuten bost goletako abantaila erabakigarriak izan ziren. Kadeteak abantailari eusten, presioari aurre egiten eta nerbioak kontrolatzen jakin zuten, txapelketa eskuratuz.

Txapelketa 2013-2014 denboraldiari amaiera emateko modu bikaina da. Lana gogotik egin baitute urtean zehar. Errotabarri Taldeak beste garaikur bat lortu du. Taldeko entrenatzaile, teknikari, ordezkari eta jokalariek larunbatean ospatuko dute, elkarrekin afalduz. Jokalari diren neska gazteek estatuko txapelketarako sektorea jokatzetik etorri ondoren, ile marra bat larrosa kolorean pintatuta daramate, entrenatzaileek ere koparen ondoren bat egin dutelarik. Atezainen entrenatzaile Peiok ilea tindatu du eta, Mikel Martinen, kasuan, bizarra izan da aukeratutako zonaldea, begi-bistan dagoen arrazoiagatik.

Larunbatean partida hasi zuten jokalariak ondorengoak izan ziren: atean Maider, Sara, Cristina, Ainhoa T, Ane E., Janire eta Ainhoa P. Partida aurrera egin ahala, Martin entrenatzaileak aldaketak egin zituen jokalari guztiei aukera emanez. Markagailua eta emaitza oso parekatuak egon ziren. Lehen ordu laurdenetan 8na ziren, atsedenaldian berriz, berdinketa 13an izanik. Hirugarrenean, ermuarrek bi tantoko aldea eta aurre hartu zuten 20-18 ageriz elektronikoak. Laugarren eta azken laurdenean, ermurrek abantaila hartu zuten Matiko San Adrianeko bi jokalarik bi minutuko zigorra jasan ondoren. Abantailaz 26-21 aurreratu eta amaierari behira erabakirorra suertatu zen.

Partida eguneko argazki sorta uzten dizuegu behean. Harmailatan ermuar zaletu eta familia-kide ugari izan ziren. Kirol alorreko zinegotzi Miguel Ledesma ere, bertan izan zen partida jarraitzen.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan