Euskal mingainen jaia Ermuan: I Mintzodromoa larunbatean!

03.06.14
Euskara

Nahiz eta sarritan elkar ikusi ez, Ermuan asko gara euskaraz aritzen garenok. EUSTATeko azken erroldaren arabera, ia 5.000 euskaldun gaude Ermuan eta, horrez gain, ia beste 5.000 lagun hala nola euskaraz aritzeko gai dira. Herritarrok dugun euskara maila urtez urte, ikastetxe, euskaltegi eta herritar askori esker handitzen joan da eta horrek kaleko erabileran isla izaten du.

Hala ere, euskara hiztunak nortzuk garen ez dakigu sarri eta ez-jakintasunez, ohiturez eta errazkeriaz gaztelaniaz egiten dugu. Joera horri buelta emateko Euskal Birusak, Udal euskaltegiak, Kaltxango AEK-k eta Ermuko Udalak, euskaraz aritzeko gai direnak batu eta euskarari herrian presentzia handiago emateko kanpaina abian jarri dugu. Larunbat honetan –ekainaren 7an-, parte hartu nahi duten guztiei deia egiten zaie plazara eguerdiko 13:00etan etortzeko, bertan World-kafe metodologiari jarraiki eta atxikita, Ermuko I. Mintzodromoa martxan jarriko baitugu.

Parte-hartzaileek, sei laguneko taldetan banatuta, 15 minutuko hiru mintza praktika egingo dituzte. Mintza praktika bakoitzean, gai baten inguruan hitz egingo dute euskara hutsean, euren iritziak konpartitu eta hizkuntza praktikatzeko asmoz. Bitartean, Gazte Asanbladako kideen laguntzaz, zenbait edari banatuko dira, lagun arteko giro alai eta osasuntsuari laguntzeko.

Antolaketa lanak erraztearren, aldez aurretik izena ematea eskatzen dizuegu:

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko