Ateak zabaldu 2014 kirolaren Jaia igandean egingo

03.06.14
Kirolak

Bizkaian kirola eta bere jarduera sustatzeko egunak gauzatuko dira asteburu honetan, lurraldean dauden instalazioak ezagutzera emateko erabiliko dena. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiarena da eta, horretara Lurralde Historikoko bailara ezberdinetako udalak atxiki dira, gurea barne. Hori horrela, Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) kirolari ateak zabalduko dizkio eta kirolaren jarduera bera kalera aterako du hurrengo asteburuko igandean. Aurtengoan ekimenak bere bederatzigarren urtea beteko du eta ‘Kirolari Ateak Zabalik’ kirol Jaia lemapean burutuko da, kirol jarduera ugariren erakustaldi erraldoi.

Egun horretan hiritarrak batu nahi dituen kirol-jolas jardunaldi bat gauzatuko da; horretarako erakustaldian bost kirol jarduerak ikusi ahal izango dira: eskubaloia, atletismoko jolasak, txirrindularitzako abilezia zirkuitua, ur-jolasak edo lerro-patinekin irristaketa. Jarduerari hasiera emango zaio goizeko 11etan eta arratsaldeko ordu 1etan bukatuko. Jarduerak Betiondoko kirol gunearen eta M. A. Blanco kiroldegiaren instalazioetan gauzatuko dira.

Argibide eta xehetasun guztiak autonomiadun erakundearen webgunean dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira