Euskarazko I Mintzodromoan hiru gairen inguruko hausnarketa partekatuko

06.06.14
Euskara

Ermuan bihar egingo dugun euskarazko I Mintzodromoan hiru gairen inguruko hausnarketa partekatuko dugu parte-harztaileek: jai ereduak, hondakinak edo zaborra eta, azkenik, euskaraz bizi nahi izatea. Jarduera Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko da. Taldeak sei lagunek osatuko dituzte, proposaturiko gaien inguruan hamabost minutuz elkar mintzatuko direnak. Partaideek gai bat amaitu eta gero taldez aldatuko dira, aberasgarriago baita solaskide ezberdinekin aritzea eta horietako hainbat eta gehiago ezagutzea. Jarduera arratsaldeko ordu batean hasiko da eta ordu batez gutxi-gorabehera luzatuko da.

Antolatzaileek hiru orrikoa prestatu eta zabaldu dute, non hitz egiteko proposatzen diren gaiak zehazten dituzte sakon eta luze eta, baita jarduteko moduak.

Nahiz eta sarritan elkar ikusi ez, Ermuan asko gara euskaraz aritzen garenok. EUSTATeko azken erroldaren arabera, ia 5.000 euskaldun gaude Ermuan eta, horrez gain, ia beste 5.000 lagun hala nola euskaraz aritzeko gai dira. Herritarrok dugun euskara maila urtez urte, ikastetxe, euskaltegi eta herritar askori esker handitzen joan da eta horrek kaleko erabileran isla izaten du.

Hala ere, euskara hiztunak nortzuk garen ez dakigu sarri eta ez-jakintasunez, ohiturez eta errazkeriaz gaztelaniaz egiten dugu. Joera horri buelta emateko Euskal Birusak, Udal euskaltegiak, Kaltxango AEK-k eta Ermuko Udalak, euskaraz aritzeko gai direnak batu eta euskarari herrian presentzia handiago emateko kanpaina abian jarri dugu. Bihar parte hartu nahi duten guztiei deia egiten zaie plazara eguerdiko 13:00etan etortzeko, bertan World-kafe metodologiari jarraiki eta atxikita, Ermuko I Mintzodromoa martxan jarriko baitugu.

Parte-hartzaileek, sei laguneko taldetan banatuta, 15 minutuko hiru mintza praktika egingo dituzte. Mintza praktika bakoitzean, gai baten inguruan hitz egingo dute euskara hutsean, euren iritziak konpartitu eta hizkuntza praktikatzeko asmoz. Bitartean, Gazte Asanbladako kideen laguntzaz, zenbait edari banatuko dira, lagun arteko giro alai eta osasuntsuari laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik