Ardo dastatzea eta 'Words and wine' errezitaldia

06.06.14
Udal Liburutegia

Jardunaldi Gastronomikoen egitarauaren barnean, Lobiano Gastronomia Elkarteak eta udal Liburutegiak datorren ostiralerako, hilak 13, ardoa oinarri duen musika eta olerki errezitaldiaz lagundutako ardo dastaketa antolatu dute.

Dastaketa bi zatitan eskainiko da. Lehenengoa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bodega Piedemontek bere ardoen aurkezpena eta data eskainiko du. Jarraian, Sonikete taldeak hitza, musika eta ardoaren unibertsoa uztartzen duen Words & Wine errezitaldiak emango du, testuinguru artistiko batean eta ardoak bizitzari eransten dion dimentsio aberasgarriari hurbilduz.

Dastaketa-errezitaldi hau Lobianon izango da. Doako ekimena da eta leku kopuru mugatua, beraz aldez aurretik izena eman behar da Liburutegian, 943179212 telefonora deituz edo emailez biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat