Hogeita hamabost mokadu gozo ditu Pintxo Lehiaketaren XIV.ak

10.06.14
Gizartea

Ostalaritzako hogeita hamabost establezimenduk hartzen dute parte aurtengo herriko pintxo txapelketan. Hamalaugarren edizioko parte hartzaileen kopuruak pittin bat jaitsi da, iazkoan baino, bi gutxiago izan baitziren izena eman zutenek. Nolanahi ere, ekimenarekiko interesa urtetik urtera mantendu egiten da, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxoak 1,30 €urotan salduko dituzte, establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian. Pintxo txapelketa ekainaren 9etik 15ra bitartean gauzatuko da, hirugarren urtez aste oso batera luzatuko delarik. Sei egun pintxoez gozatzeko.

Edizio honetan izena ema duten guztiek ilusioz egin dute, aurkezten dituzten proposamenak lehen saria lortuko dutenaren esperantzaz, edo gutxienez, jendearen saria. Epaimahaiaren arabera lehiaketa irabazten duenak diploma eta 150 euro eskudirutan jasoko du. Bigarrenak, aldiz, 50 €uro. Horiez gain, jendeari gehien gustatu izan zaionaren autoreari ere, diploma emango zaio. Herritarrok gure iritzia emateko bi aukera izango ditugu. Lehena, internet bidez botoa ematea, webgune korporatibo honetan inkesta egingo dugu. Botazioa zabalik izango da, ekainaren 13ko ostiralaren gauerdira artean. Parte hartzaileen artean oparia zozketatuko da. Bigarren aukera, azoka gastronomikoaren egunean –larunbatean- plazan edalontziak hartzeko postuan egongo den ontzia botatzea da. Lobiano Gastronomi elkarteko antolatzaileek hirugarren urtez koloretan dagoen hiru orriko argitaratu dute. Horretan lehiaketara aurkezten diren pintxo guztiek argazkiak, izenak, jan daitezkeen lekuak eta horien osagaien deskripzioa eskaintzen dute.

Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Agerian denez, ikusmin handia pizten du. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da astean zehar birritan. Lehen egunean guztiak dastatu eta hamabi aukeratuko ditu, finalera pasako direnak. Bigarren egunean onenak hautatu eta ezagutzera emango ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du