‘Betiondo’ Arku Tiroketa Klubak sari gehiago lortu ditu

11.06.14
Kirolak

Basilio Izquierdo eta Juan Miguel López arkulari ermuarrak saria jaso eta podiumera igotzea lortu dute, Abanton orain egun batzuk jokatutako, Fernando López Lasuen Memorialean, UKEk ezagutzera eman duenez bere webgunearen bidez. ‘Betiondo’ taldeko kideek txapelketa ona jokatu zuten hiru kide finalerako sailkatu eta titulua eskuratzeko lehian arituz.

Arku tiroketa txapelketa zeru zabalean jokatu zen, arku tradizional eta gailu teknikorik gabeko arku hutsaren modalitatean, maiatzaren azken aste buruan. Hiru kirolari ermuar -Basilio Izquierdo, José Mari Muñoz eta Juan Miguel López- finalerako txartela lortu zuten. Lehen eta hirugarrenak domina lortu zuten, urrezkoa eta brontzezkoa hurrenez hurren. Basilio txapelketako garaile izan zen eta J.Miguel Lopez hirugarren azken sailkapenean. Txapelketa hau modalitatearen Euskal Ligaxkarako baliagarri da.

Lau ermuar sarituak izan dira 2014 ateak zabaldu kirolaren jaia

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak ezagutzera eman du 2014 ateak Zabaldu kirolaren jaiko zozketan sarituak izan diren zenbakiak. Sarituen zerrendan jardueran parte hartu zuren lau biztanle ermuarrei dagozkienak ditugu. Zenbakiak ondorengoak dira: 2251, 2252, 2282 eta 2355, hain zuzen ere. Zorionak guztiei.

Argibide, xehetasun eta zerrenda ikusteko jarrai lasterbideari.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira