Gauez Zabalik ekimenaren IV. edizioak, kale giroa, jarduera anitz eta dendatan ibiltzeko aukera utziko

12.06.14
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk), ‘gauez zabalik’ izena duen ekimena antolatu laugarren urtez, zeina aste honetako larunbatean gauzatuko den. Hain zuzen ere ekainaren 14ko larunbatean zehar gauzatuko da, Gastronomia Jardunaldiaren azoka egunean bertan. Ekimenak gure udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan du.

‘Gauez zabalik’ izeneko eguna, erabat berezia izango da. Larunbat horretan, herriko dendak zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu bata eta erdietara bitartean. Egun eta laugarren edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte. Eta herriko tabernatan giro atseginean pasatzeko hainbat jarduera. Proposamenak egun osoan zehar jarduera eta ekintza anitz izango ditu, goiz, arratsalde eta gauekoak.

Programa osorik

  • 19.00-21.30 Irulitxa Fanfarrearen kalejira, kaleak alaitzeko..
  • 20.00-02.00 Orbe plazan Lounge musika saioa, Fey DJ ermuarrarekin.
  • 22.00-24.00 Patakonia Zeharbidean, Ludoteka eta haurrentzako tailerrak.
  • 22:30-24:30, ‘Fiebre del sábado noche’ musikalaren kalejira.
  • 22.00-24.00 Patakonia Zeharbidean, Lounge musika saioa, Silva DJarekin.
  • 22:30-24:00 San Pelaion, ‘Versionarios’ musika taldearen kontzertua.
  • 22.00-24.00 Goiko parkean, hainbat jarduera haurrentzako gunean.
  • 23:00-03.00 Orbe plazan Lounge musika saioa, dj Fey ermuarrarekin.

EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena herrian merkataritza eta ostalaritza jarduerak eta aisia dinamizatzea da. Iaz parte hartu eta erosi eta zerbait hartzera eta ikustera hurbildu ginen guztioi erantzun eta laugarren urtez aukera eman nahi digutelarik, berriz ere.

Gaua irekia sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da, EMOEk facebook eta twitterren dituen kontuetan:#ermuanocheabierta.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.