Tenneco Ermua enpresaren ordezkariek herriko Makineria Eskola bisitatu dute

12.06.14
Ekonomi Sustapena

Tenneco enpresak Ermuan duen lantegiko ordezkari talde bat Obra Publikoko Makineria eskola ikustera etorri da. Bisitaren helburua ikastegiaren instalazioak, bertako ekipamendu eta azpiegiturak eta erabiltzen diren metodologiak ikusi eta ezagutzea izan dira, eta bereziki orga jasotzaileak erabiltzen ikasteko material eta azpiegiturak. Zuzendaritzako kideak izan dira langileriaren ordezkari izan eta Enpresa batzordeko kideekin batera.

Taldea Izarra Zentroko instalazioak bisitatu ditu, jarraian Innoforo gelara bilduz, PREZI aurkezpenaz baliatuz eskolak duen egitekoaren inguruko azalpena jasoz. Lan Arriskuak Prebenitzeko alorrean eta Osalan, Lan Osasun eta Segurtasun Erakundearekin bat, gauzatu diren lanen berri eman zaie, orga jasotzaileen simulatzaileak funtzionatzen ikusi eta, horiek, dituzten aldeko gauza onak eta ez aldekoen inguruan azalpenak jasoz.

Taldean ondorengoak izan dira, Segurtasun saileko Ariane Bilbao, GGBBen ataleko Mikel Cid eta langileen ordezkari eta Batzordeko kide diren LABeko Mikel Artetxe eta Mikel Zabala; CCOO sindikatuko Víctor Alonso eta ESK-ko Juan Carlos Garrido, hurrenez hurren.

Izarra zaharrean ditugun makineria tailerrak ere ikusi dituzte, jarraian Izarra Centre berrian egoitza duen Fundazioaren helburuak entzun ahal izan dutelarik. Eraikinean, Nerea lankideak enplegu agentziaren helburuen berri eman zien eta baita instalazioak erakutsi. Bertan dauden enpresen eta horien zereginaren inguruko azalpena ere eskainiaz. Bisitari amaiera eta eskerrak emateko bakoitzari ‘Ermua’ izeneko segurtasun kasko bana jaso izan zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat