LGTB pertsonen eskubideen inguruko erakusketa

19.06.14
Berdintasuna

Ekainean ospatuko dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Oraingo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.

Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu. Emakumearen Topagunean ‘LGTBI pertsonen giza-eskubideak munduan’ izeneko erakusketa hasi da, zeina ekainaren 30era bitartean zintzilik geratuko da. Erakusketan hainbat argazki eta panel daude, kolektiboak mundu zabalean eta herri zehatzetan duen egoera azaltzen duten. Erakusketa zerbitzua zabalik dagoen orduetan bisitatu daiteke. Erakusketa hau LGTB Gehitu elkartearen eskutik ekarri da, utzi egin baitu.

Ekainaren 28ko ospakizuna dela-eta, udal liburutegiak irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz bertan. Material horiek adin guztientzako eta interesa dutenentzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal Liburutegiak. Gidaren aleak zerbitzu bi horietan har daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan