Larri dabiltzan familiei laguntzeko egun solidarioa

20.06.14
Gizartea

Amaia Kapanaga Kirol Jarduera begiraleak elkartasun eguna antolatu du, azken urteetan jasaten ari garen krisialdi luzearen eraginez una latzak bizitzen ari diren herriko familiei laguntzeko. Elkartasun edo solidaritate gun horretan Kapanagak kirol jarduerak zuzenduko ditu eta parte hartzaileentzat doan izango dira. Horren trukean parte hartzen dutenek galgarriak ez diren elikagaiak eraman beharko dituzte, horiek gero Gurutze Gorriari emango dizkiotelarik bana herrian ditzan. Ekimenak udalaren, EAJ taldearen eta Eibar-Ermuko Gurutze Gorriaren babesa du.

Jarduerak Izelaieta kaleko Batzokian gauzatuko dira goizeko 10etatik arratseko ordu 2etara bitartean. Gimnasioan egin ohi diren jarduerak eta jolasak egingo dituzte bertaratu eta parte hartu nahi duten pertsona ororentzat.

Planning-a eta ordutegia

  • 10:00etatik 10:45etara – Aerobic
  • 11:00etatik 11:45etara – Pilates
  • 12:00 etatik 12:45etara – Step
  • 13:00 etatik 13:45etara – Total Gim

Antolatzaileek parte hartzeko gonbite zabala luzatu dute. Bi baldintza besterik ez dira behar, ongi pasatzeko asmo eta gogoz bertaratzea eta, galgarria ez den elikagaiak eramatea.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du