San Juan sua plazan egingo da gaur

23.06.14
Gizartea

Euskal Birusa elkarte euskaltzaleak eta Txindurri Txistu eta dantza Taldeak antolaturiko San Joan sua ospatuko da gaur, Orbe Kardinalaren plazan. Ekitaldiari hasiera emango zaio gaueko 20:00etan, ordu horretarako iragarrita baitago suaren piztea. Programan iragarritakoaren arabera, udari hasiera emango zaio hori ospatuz kantu eta dantza eginez. Kartelean jasotzen denez Akelarrea eta irrintzi lehiaketa egingo da, eta baita axuri beltza dantza eta korru dantzak ere dantzatuko dira. San Joan bezpera honetan beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu plazan: besteak beste,"Axuri Beltza"ren dantzaldia San Joanen kantaldia, giro ona, suzko zezena, eta noski, eguneko protagonista izango den sua eta txinpartak. Udal honek ekitaldia diruz laguntzen du.

Horrez gain, azpian jarduera ezagutzera emateko prestatu den kartela uzten dizuegu eta informazio gehiagoko lasterbidez Euskal Birusaren flicker sare sozialera sar zaitezkete, iazko edizioko argazkiak ikusi nahi badituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du