Uda iristearekin bat urteroko postal lehiaketaren edizio berria hasi

23.06.14
Euskara

Uda hasiera honetan, Euskara Sailak Postal lehiaketaren edizio berria abian jarri du, uda iristearekin bat. Lehiaketak iazkoaren egitura bera mantendu egiten du. Lehen sariak, landetxe batean bi lagunendako asteburu pasarako txartela jasoko du. Bigarrenak, berriz, jardunaldi bateko egun-pasa bonoa spa batean. Eta hirugarrenak, bi pertsonendako afaria. Horrez gain, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izango dutela: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitzaizkie.

Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informaletan ere herritarrok Euskara erabiltzea da. Hortaz, oporretara joan edo joango diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa egin behar da. Eta noski, bertan, idatzi duen herritarraren telefono zenbakia, harekin harremanetan jarri ahal izateko. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, nola idatzita dagoen, sintaxia, joskera, hiztegia...

Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua eta zigilu-markarekin. Bidalketa irailaren 30a baino lehen, ondoko helbidean egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia).

Lehiaketaren oinarri orokorrak

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik