Jarrera eta pertsona ekintzaileak babestu eta aholkatzeko gela
Jarrera ekintzaileak babesteko eta bultzatzeko lan ildo eta helburuarekin bat, Ermuko Udaletxeak ekintzailei laguntzen eta aholkatzen jarraitzeko gela bat zabalduko du Izarra Centre eraikinean, zeina beraien enpresa proiektuak aurrera ateratzeko laguntza behar duten 30 urtetik beherako pertsonek erabili ahal izango duten.
Aipatu gela hori aurkeztu eta jardunean jartzeko, Udalak “Ekintzailetza” ardatz eta funtsa izango duten solasaldi sorta bat antolatu du. Ekintzailetza gela hori “Jar Zaitez Martxan” proiektuaren barne dago, horretan jasotako ekintzetako bat baita. Proiektu hau Durangaldeko 12 udalerrik, Ermua barne, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ''Udalgaztedi'' programaren baitan, erakundeek batera finantzatzen dutelarik.
Esan bezala gela datorren astean aurkeztu eta jardunean hasiko da. Hitzaldiak uzatilaren lehen hamabostaldian egingo dira. Solasaldien izenburu, leku eta ordutegiaren inguruko zehetasunal ondorengoko taulan bildu ditugu:
| Hitzaldia | Eguna | Ordutegia |
|---|---|---|
| pertsona ekintzailea ekin-aurretik: pertsona,idea eta negozio-aukera. | 2014-07-02 | Goizeko 10,30etatik 12,30etara |
| Ekintzaile izateko norbanakoaren trebeziak: norberak sinistu sortu ahal izateko | 2014-07-07 | Goizeko 10,30etatik 12,30etara |
| Ekintzaile izatearen esperientzia propioa | 2014-07-16 | Goizeko 10,30etatik 12,30etara |
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik