Krisialdi ekonomikoari erantzuteko tresnak: interes orokorra eta enplegua lehenetsi

24.06.14
Ekonomi Sustapena

Herriko hogeita bi (22) langabetuk osatzen dute orain egun batzuk gure herrian hasitako toki-enpleguko berriaren taldeak. Enplegua bultzatzeko Lanbiderekin dugun hitzarmenaren barne dagoen jarduera da. Ekimenak parte hartzaileen enplegagarritasuna eta lana bilatzeko aukerak gehiagotu nahi ditu, udalaren interes orokorreko zerbitzu eta obrak eginda lortzen den esperientziaz eta trebakuntzaz. Planean parte hartzen ari diren pertsonen hautaketa udaleko teknikari anitzez osaturiko taldeak egin du, Euskal Enplegu Zebitzuak, Lanbidek, luzatu dizkiogun eskaera generikoari erantzunez bidali dituen hautagai guztien artean.

Enplegu-planeko lanak udalerriko auzo ezberdinetan gauzatuko dira. Lanak ezohiko izaera dute, horiek ez baitituzte egiten udal langileek. Hori horrela, partaideen lan esperientziak eta ekarpenak herrian bertan eta ermuarrengan izango du bere eragina, Ermuak dituen baldintzei mesede egingo baitie.

Enplegu-planeko jarduerak Ongarai eta Gipuzkoa Etorbideko auzoetan hasi dira eta lorezaintza eta mantenuan zentratuko dira batez ere, garbiketa, pintura eta igeltserotza lanak osagarriak izango direlarik. Proiektu hau enplegu eta ekintzailetarako jardueren barne dago, zeinetan gure udala datozen hilabeteetan zentratuko den, herriko Totorika alkateak aurreratu bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena