Armairutik irtendako irakurketak
Gay eta Lesbianoa izan eta harro izatearen eguna atzo ospatzen zenez, Udal Liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak tematika hori jorratzen duten liburu eta materialak, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz irakurketa gida bat argitaratu dute. Material horiek adin guztientzako aproposak dira.
Xede nagusia materialak ezagutzera ematea eta horiek hautatzeko interesa duten pertsonak orientatzea da, sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jarriz, erabiltzaileek informatu eta hezi daitezen, gure gizartetik homofobia baztertzeko.
Gidan aipatzen diren erakunde eta elkarteen artean: EHGAM (Euskal Herriko gay-es askapenerako mugimendua) www.ehgam.org eta ÉNFASIS (Servicio de atención y asistencia a gays y lesbianas) www.vitoria-gasteiz.org/enfasis aurki ditzakegu, bestak beste.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat