UKEren 10 erabiltzailetik ia 8 ados dago padeleko pistak egitearekin

27.06.14
Kirolak

Padela gehien eskatzen den jarduera da inkesta egin dutenen artean

UKEren kirol instalazioen erabiltzaileetatik %76,36 erabat ados dago udal Ermuan padel pistal eraikitzeko hartu duen erabakiarekin. Horrela ondorioztatzen da UKEko erabiltzaileek kirol eta jarduera fisikoen ohituraren inguruan egin zaien inkestatik, zeina erakundeak orain gutxi eta abonatu guztien artean egindako galdetegiaren arabera. Pistak egiteko erabakiaren kontra %7,49 agertu da eta beste %10,95 adostasun gutxi agertu du erabaki eta proiektuarekiko, zeina aurreko astean PSE-EE-PSOE eta PP alderdietako ordezkarien botoekin onartu ziren 2014ko Aurrekontuen barne aurreikusita dagoen. Azkenik, inkesta bete dutenen %5,19 ez du aldeko ez eta kontrako jarrerarik adierazi.

Galdetegian UKEren erabiltzaileei zein den gehien deseatzen duten kirol jarduera galdetu zaie eta erantzunen artean padela agertzen da lehenik, erantzun dutenen %27,46ari praktikatzea gustatuko zitzaielako. Horren atzetik, tenisa dago, %22,54 kirolarik emandako erantzunaren arabera, segidan piraguismoa %15,03aren babesarekin eta laugarren boxeo %11,56ek adierazitakoari jarraiki. Preferentzia zerrendaren azken lekuetan ageri dira badminton, hockey, rugby eta herri kirolak modalitateak. %16,76 bestelako jarduerak aukeratu dituzte eta beste %25,72 ez daki zer aukeratu edo ez du erantzun. Erabiltzaileei UKEren kirol instalazioetara noizdanik joaten diren galderarieman dioten erantzunak ondorengoak dira: %54,94 orain dela lau urte baino gehiago, %17ak 2 urtetik 4ra bitartean, %10,37 urtebete baino gutxiago eta, azkenik, %3,75 urte bete baino denbora gutxiagoan.

UKEren %20,75a egunero joan ohi da bere instalazioetara

Erabiltzaileei gehien eta maiz praktikatzen dituzten kirolen inguruan galdetu zaie. Erantzun zabalduena begiraleengandik zuzendutako talde jarduerak izan dira, estaerako, kiroldegian ematen diren aeróbic, patinajea, body power, crossing fit, hipopresiboak, pilates, eta abar. Erantzun zabalenetik hurbil eta %49,35 fitnessak du, ondoren barne txirrindularitzak -%34,29-, korrika egiteak -%27,38- eta igeriketak -%21,90-. Praktika eta kirolari gutxiagoren botoekin ditugu mendiko kirolak -%14,70-, uretan egindako kirol jarduerak -%14,41-, taldean egindakoak esaterako futbola, eskubaloia edo saskibaloia %11,82 erantzuleren babesarekin eta erraketaz palan edo squashean jokatzen direnak zaletuen %7,49 erantzunekin.

Kirola eta jarduera fisikoa egiteko arrazoien artean UKEren erabiltzaileek ondorengoa erantzunak eman dituzte, garrantzitsuenetatuik zerrendaturik: osasuna eta sasoioa mantendu edo hobetzeko %72,33 kasuan. Beste arrazoien artean, kirola gustuko dutelako %37,46, dibertitu eta ondo pasatzeko %32,85 eta jarduera fisikoa egitearen %28,24 erabiltzaile. Linea eta pisua mantendu nahi izatearen arrazoia izan da %24,21 pertsonentzat eta nahiko atzetik %9aren iritzian ebaditzea, harreman sozialak mantendu edo ezartzea edo lehiatzea.

UKEren kirol instalazioetara astean zenbatean joaten diren galderari eman dioten erantzunen artean %47,26 astean hiru aldiz edo gehiagotan erantzun dute, %28,53 astean batean edo birritan, eta %20,75 egunero joan ohi dira. Noizbehinka joaten direnak urrienak dira, %3,46en erantzuna izan baitira.

Galdetu izan den beste atal bat kirola egitera bakarrik edo norbaitekin eta kasu horretan norekin joaten diren izan da. UKEren erabiltzaileen erantzunaren arabera %41 bakarrik nahiz lagunekin joaten direla erantzun du; %37,97 beti bakarrik eta %19,71 bikotekide, lagun edo familiakideekin.

Azkenik, galdetegiko azken atalean, UKEren zein instalakuntza gutxienez behin erabili duten galdetu zaie eta M.A. Blanco kiroldegia izan da erantzun nagusia %95,68 kirolarirentzat, atzetik Betiondo kirol gunea %33,43, Aritzmendi pilotalekua %20,75 eta T. Zuazua futbol-zelaia %15,27 erantzulerentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke