E28: Sexu-askatasunaren eta -aniztasunaren aldeko eguna

27.06.14
Gizartea

Gaur ospatzen dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen eta hori harrotasunez aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Egungo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira. Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu.

Ekainaren 28a dela eta, Ermuko Gazte Asanblada, Emakumeen Asanblada eta “Zipriztintzen” Berdintasunerako Gizon-taldea elkarteek hainbat jarduera antolatu dituzte:

  • Arratsaldeko 7:00etan: Askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko argazki gunea, Kardinal Orbe plazan.
  • Arratsaldeko 8:00retan: Kontzentrazioa
  • Pegatinak banatuko dira

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.