Ermua Hiriko Literatura Lehiaketako XX. edizioaren saridunak

01.07.14
Udal Liburutegia

Aurten umorezko literatura ardatz izan duen Ermua Hiria XX. Literatura Lehiaketako epaimahaiak Miguel Ángel Carcelén Gandía (Nambrona, Toledo) saritu du “Regalo de cumpleaños” lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria Juan Leyva Martínez egokitu zaio “La consulta” olerkiagatik.

Euskarazko bi kategoriak, narratiba zein olerkia, esleitu gabe geratu dira.

Saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.

Saritutako lan guztiak, www.ermua.es/biblioteca mikrositean kontsulta daitezke

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, gaztelaniazko idazlanak 136 (45 emakume eta 91 gizon) izan dira eta, olerkiak, berriz, 70 (25 emakume eta 45 gizon). Euskarazko narratiba modalitatean 12 lan -6 emakume eta 6 gizon- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan 7 lan – 5 gizon eta 2 emakume-.

Horrez gain, esan behar parte hartzaileen %99ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %1 posta arruntaz baliatu izana.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute:

  • Mª José Gómez (Anaitasuna Ikastolako irakaslea)
  • Isaac Sáenz de Viteri (UNI Eibar-Ermua BHIko irakaslea)
  • Udal liburutegiko langileak

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat