Hirugarren milia herrikoi eta egokituaren proba antolatu du Bidari elkarteak

02.07.14
Gizartea

Ermuan korrituko den hirugarren milia herrikoi eta egokituaren proba antolatu du Bidari elkarteak, eta Ermuko Zentro Kultural guztiak (Gaztela eta Leoneko elkartea, Gaztela-Mantxako elkartea, Extremadurako zentroa, Andaluziako zentroa eta zentro galiziarra), FEKOOR, EMOE eta Ermuko Udala. Proba datorren larunbatean korrituko da Orbe Kardinalaren plazatik, goizeko hamaika eta erdietatik eta hamabiak eta laurden gutxi bitartean. Hainbat kategoria izanen dira benjaminetatik hasi eta heldu eta adinezkoetara bitartean. Adinaren arabera kategoria bakoitzak irteera ordu ezberdina du, xehetasunak ikus behean uzten dizuegun kartelean. Izen ematea doakoa da eta posta elektroniko bidez egin daiteke, bidarikirolak@yahoo.es eta bidariasociacion@yahoo.es postontzira idatziaz. Eta baita ere irteera eta helmuga puntuan proba hasi baino ordu erdi lehenagora artean. Interesatuek NAN erantsi edo aurkeztu beharko dute, kasuan kasu.

Aurten txistor-jan solidarioa eskainiko da Orbe Kardinalaren plazan.

Bidari da Ermuko minusbaliatu fisikoak biltzen dituen elkartea. Hori 1994. urtean eratu zen eta harrez geroztik lanean dihardu kideek gizarteratu eta horretan eroso senti daitezen, mugei aurre eginez. Horretarako, informazioa ematen eta lan-munduratzea lortzearen alde ahalegintzen dira. Horrez gain, bazkideei izapideak egiteko laguntza ematen diete, esaterako ibilgailua erosteko minusbaliotasunaren ziurtagiria lortzen, eta abar… Bidari elkartea une honetan oro har pertsonen erabateko garapena lortzeko ahaleginetan buru-belarri segitzen du eta, baita ere, bazkideen artean kirola sustatzeko lanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.