Informazio batzordeen bilkurak herritar guztiei irekita

04.07.14
Erakundea

Udalbatzarrak, PSE-EE/PSOE, PP EAJ/PNV eta BILDUren aldeko botoeki eta EA/IUren abstentzioarekin, informazio batzordeen jarduera-erregimena aldatzea onetsi du, horien publikotasuna eta izaera irekia adierazteko, edozein pertsonak bilkuretan egoteko eta horietan aztertzen diren gaiak zuzenean jakiteko aukera izan dezan.

Neurri horrekin Udal jardueraren gardentasuna areagotu nahi dugu, horrek gobernuko gaiak irekitzea suposatzen baitu, herritarrek beraiei dagozkien erabakien berri izan dezaten eta bilkurotan ematen diren datuetan oinarrituta, beraien iritzia eraiki eta gure Udalaren gestioaren kontrol handiagoa izan dezaten, bai eta, nahi izanez gero, oposizio-eginkizun eraikitzailea egin ere.

Era horretan, interesa duen edonork zuzenean jarraitu ahal izango ditu udal taldeen arteko eztabaidak (Udalbatzarraren bilkurez gain, zeren organo horretan eztabaidak politikoagoak baitira), eta udal erabakien aurrekariak eta zergatiak hobeto ezagutu, zeren informazio batzordeetan gaiak modu monografikoan eta teknikoki zehaztasun handiagoz aztertzen baitira, eta horrek udal gorabeheren zoko eta zirrikituak hobeto jakiten lagunduko du.

Ermuko Udalarentzat ez da nahikoa legea zorroztasunez betetzea, guk areago joan nahi dugu eta gure gestioa gardentasunean eta erantzukizunean oinarritu, horregatik proaktibo izatearen alde eta gardentasunaren kultura geure borondatez sustatzeko eta errotzeko eginkizuna geure buruari eskatzearen alde apustu egin dugu, gure eguneroko gestio eta jardueraren nortasunaren ezaugarri legez. Herritarrek bilkura bakoitzean gertatzen dena jakin dezaten informazio batzordeen bilkurak irekitzeko orain hartutako neurria bat dator aipatutako konpromisoarekin, eta erantzun eraginkorra da herriak dituen beharrizan berrientzat eta herritarren gardentasun eta partaidetza eskarientzat.

Gardentasunak herri-administraziotik sortutako informazioa eskuratu ahal izatea bermatzen du, bai gobernuaren eta gizartearen artean konfiantza sortzeko, bai hiritar arduratsuak eta parte-hartzaileak egiteko.

Ezin ahaz daiteke gardentasuna aukera bat dela, ez kanpora begira bakarrik, herritarrek hurbilen dituzten erakundeenganako konfiantza berreskura dezaten, bai eta barrura begira ere, barne-antolaketa eta jarduera hobetzera behartzen gaituelako.

Bestalde, 204ko Udal Aurrekontuan partida berezi bat dago Udalbatzarraren eta informazio batzordeen bilkurak grabatu eta udal web-aren bitartez emateko behar den tresneria eskuratzeko. Era horretan nahi duen guztiak etxetik bertatik ikusi ahal izango du horietan esaten dena, esaten ez dena eta bozkatzen dena.

Ekimen hau gauzatu ahal izateko, 2014ko Udal Aurrekontua behin betikotasunez onesten denean, bilkuren irudiak grabatzeko eta udal web-aren bitartez emateko behar diren elementuak erosiko ditugu, sistema, urtea amaitu baino lehen, erabiltzeko moduan egon dadin.

Azkenik herritarrei informazio batzordeak irekitzea onartu zuen osoko bilkuraren soinua eskaintzen dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne